1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
49/2026 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez desjabetze-prozedura bat abiarazten baita eta jendaurrean jartzen baita honako proiektu honetako lan osagarriek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda: "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)".
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abuztuaren 2ko 46/2023 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)" izeneko proiektua, eta jendaurrean jarri zen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren maiatzaren 2ko 49/2024 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)" izeneko proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.
Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, deklaratu zen presakoa dela "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)" izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea, nahitaez desjabetzeko.
Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak ekainaren 27an emandako 633/2024 Ebazpenaren bidez, dei egin zitzaien "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)" izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, okupatu aurreko aktak egitera ager zitezen.
Kudeaketa Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuak jakinarazi duenez, obra-zuzendaritzak eskatuta, beharrezkoa da NA-8109 errepideko bidegurutzea hobetzeko lan osagarriek ukitutako lurrak desjabetzea, lan horiek jasota baitaude "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)" izeneko proiektuan.
Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren 30.h) artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz (azaroaren 5eko 127/2025 Foru Dekretuak aldatu zuen arau hori),
EBAZTEN DUT:
1. Desjabetze-prozedura bat abiaraztea, honako proiektu honetako lan osagarriek ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko: "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)".
2. Jendaurrean jartzea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda osagarri hori, 15 egunez, desjabetu aurretik. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Odietako Udalean.
3. Ebazpen hori argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkari hedatuenetako bitan eta Odietako Udalaren iragarki-taulan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.
4. Ebazpen hau Odietako Udalari jakinaraztea, eta igortzea Herri-lanen Zuzendaritza Nagusira eta Kudeaketa Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzura.
Iruñean, 2026ko otsailaren 26an.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, María Torres Pérez.
"N-121-A ERREPIDEA 10+500 KP-TIK 22+500 KP-RA BITARTE 2+1 MOTAKO BIDE BIHURTZEKO TRAZADURAREN PROIEKTUA: BURUTAINGO INGURABIDEA"
Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza
FINKA Zk. | JABEA | AZALERA | KATASTROKO DATUAK |
Desj. m² | Pol. | Lurz. | Lur mota |
ODIETAKO UDAL-MUGARTEA |
OD-01 | Ostizko Kontzejuaren herri-lurrak | 243 | 9 | 171A | Askotariko zuhaitzak |
OD-02 | Ostizko Kontzejua | 3 | 9 | 9156A | Bidea |
OD-03 | Ostizko Kontzejuaren herri-lurrak | 36 | 9 | 165A | Askotariko zuhaitzak |
OD-04 | Latasa Nuin, Jaime | 297 | 9 | 170A | Belardia |
Irurita Latasa, María Juncal |
Irurita Latasa, María Micaela |
Larrache Latasa, Javier |
Larrache Latasa, Tatiana |
Latasa Nuin, Luis |
Latasa Nuin, Francisco Carlos |
Irurita Barreda, Álvaro |
Iragarkiaren kodea: F2603431