2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PETILLA ARAGOI
Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako
Petilla Aragoiko Udalak, 2025eko abenduaren 19an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2026tik aurrera indarrean izanen diren zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.
Hasierako onespena argitara eman zen 2026ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20an, eta jendaurrean egon dira 30 egun balioduneko epean. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsi dira 2026ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua). Halaber, testua osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Petilla Aragoin, 2026ko martxoaren 6an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.
ZERGA-TASAK
–Lurraren kontribuzioa: %0,45.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren arabera:
- %2,5 ≤ 150.000 euro.
- %5 > 150.000 euro.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako koefizienteak eta %20ko tasa.
TASAK
–Ur-horniduraren tasa:
ETXEKOA, GUTXIENEKOA |
0,00 eta 18,00 m³ artean | 11,858 euro urtean |
18,01 m³ baino gehiago | 0,726 euro/m³ |
GARAJEETAKO URA |
0,00 eta 18,00 m³ artean | 11,858 euro urtean |
18,01 m³ baino gehiago | 0,853 euro/m³ |
NILSAk ezarriko du, ekitaldi bakoitzean, saneamendu-kuotaren zenbatekoa.
Lehena.–Zehaztutako artikuluek eta tarifen eranskinek ordeztuko dituzte ordenantzetan agertzen zirenak, eta indarrik gabe geldituko dira lehenagoko horiek, hemen azaldutakoei kontra egiten dieten guztian.
Bigarrena.–Erabaki hau indarrean jarriko da 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2026ko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen.
Iragarkiaren kodea: L2603715