59. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Automobil-eserlekuak fabrikatzeko jarduera handitzea (muntaketa)

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru-dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru-lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal-bulegoetan, Armada etorbideko 2 zenbakian, 5. solairuan.

Espedientea: 2024-2597.

Titularra: Tecnoconfort SA.

Jarduera: automobil-eserlekuak fabrikatzeko jarduera (muntaketa) handitzea.

Tokia: Agustinos industrialdea, B kalea z.g., Iruña.

Iruñean, 2026ko martxoaren 9an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2603831