59. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako

Moncayoko Ur Mankomunitateko buruak, 2026ko martxoaren 2an, 18/2026 Ebazpena onetsi zuen:

Ikusirik 390/2025 Ebazpena, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea 2026an Moncayoko Ur Mankomunitatean izanen diren jaiegunen egutegia bulegoetarako eta langile guztiendako. Hona hemen:

1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2026. urteko jaiegunak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose

Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

Azaroaren 2a: Santu Guztien egunaren biharamuna.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Urteko lanaldiaren banaketa doitzeko, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek joko dira lanik gabeko eguntzat, eta egunotan bulegoak itxirik egonen dira: martxoaren 20a eta abenduaren 4a, 24a eta 31. Irailaren 29an bulegoak itxita egonen dira, herriko jaia izanen baita Mankomunitateko langile guztiendako.

Bigarrena.–Lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:

1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

2. Nahitaez aritu beharko da 08:00etatik 15:00ak arte; langileek nahi dutenean eginen dituzte gainerako 20 minutuak, malgu, 07:40tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20 arte.

Hirugarrena.–Moncayoko Ur Mankomunitateko Erregistro Orokorra 08:00etatik 15:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta, ediktu bidez, Moncayoko Ur Mankomunitatearen iragarki-taulan ere.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluari, kide anitzeko organo horren hurrengo bilkura arruntean.

Seigarrena.–Ukitutako langileei igortzea langile taldeen barne-egutegia.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea Moncayoko Ur Mankomunitateko udal langileen sindikatu-ordezkaritzari.

Corellan, 2026ko martxoaren 4an.–Mankomunitateko burua, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2603568