59. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Aldaketa, honako honetan: Ordenantza, arautzen dituena festa-ekitaldiak egiteko laguntza ekonomikoak. Hasierako onespena

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2026ko otsailaren 25ean egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa, Lizoainibar-Arriasgoitiko herrietako festa-ekitaldiak egiteko laguntza ekonomikoak arautzen dituen ordenantzan, laguntzen zenbatekoa aldatzeko, 450 izan beharrean 500 izan dadin.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Lizoainibar-Arriasgoitiko herrietan festa-ekitaldiak egiteko laguntza ekonomikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa, eta haren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Lizoainibar-Arriasgoitin, 2026ko martxoaren 4an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2603576