59. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Aldaketa, Erasoko 6. poligonoko 3019., 3020. eta 3021. lurzatietako urbanizazio proiektuan. Behin betiko onespena

Imozko Udalak, 2026ko otsailaren 27an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Dokumentu hau hasiera batez onetsi zen, baiesteko 3019. eta 3020. lurzatietako jabeek aurkezturiko alegazioak; bada, urbanizazio proiektua 3021. lurzatian bakarrik gauzatuko da, eta beste bi lurzatien urbanizazioa ondorengo beste fase baterako utziko da, halakorik bada.

Hasierako onespen hori Osoko Bilkurak onetsi zuen 2026ko abenduaren 9an, eta 2026ko urtarrilaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, betez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 eta 74.b) artikuluetan xedatutakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduri eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Alegazioak aurkezteko epean ez da alegaziorik aurkeztu, beraz, bidezkoa da behin betiko onestea 3019., 3020. eta 3021. lurzatietako urbanizazio proiektuaren aldaketa. Hori horrela, has daitezke obrak.

Urbanizazio proiektuaren aldaketa hau aho batez onetsi dute bertaratuek, eta agintzen da argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta sustatzaileei jakinaraz dakiela ere.

Imotzen, 2026ko otsailaren 27an–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L2603247