2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NABASKOZEKO KONTZEJUA
Ur-kontsumoaren tasa berriak
Nabaskozeko Kontzejuak, 2026ko otsailaren 17an hartutako erabakiaren bidez, ebazpen hau eman zuen, Nabaskotzeko herritarren ur-kontsumoari aplikatu beharreko tasa berriei buruz; 2025eko kontsumoari dagozkion kontagailuen irakurketatik aurrera izanen ditu ondorioak.
Hauek dira adostutako tasa berriak:
- 20 euroko tasa finkoa, kontagailu bakoitzeko.
- 0,80 euroko kanona, erregistratutako kontsumoko m³ (metro kubiko) bakoitzeko.
Tarifa horiek urte honetako hurrengo egunetan igorriko diren ur-kontsumoaren ordainagirietan aplikatuko dira.
Nabaskoze, 2026ko martxoaren 9an.–Kontzejuko burua, Mikel Maldonado Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L2603794