59. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako

Erronkariko Ibaxaren Batzordearen 2025eko abenduaren 30eko bilkuran, honako hauei jarraikiz: abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legea (haren bidez aldatu zen Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, eta urteko lanaldia ezarri zen Nafarroako administrazio publikoetako enplegatuetatik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnendako), eta Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 309/2025 Ebazpena (haren bidez zehaztu ziren, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko asteguneko jaiak),

ERABAKITZEN DA:

1.–Erronkariko Ibaxaren Batzordean izanen diren jaiegunen lan-egutegia onestea 2026rako. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langilearen eguna.

–Abuztuaren 13a, 14a, 17a eta 18a: Erronkariko bestak*.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 26a: San Esteban*.

(*) Herriko festetako egunak izanen dira Erronkarikoak, eta herriko jaieguna, San Esteban, abenduaren 26a. Batzordeak lanean jardunen du Erronkari herriko bestetako egunetan. Antolaketa-premiak direla-eta, herriko bestetako egun horietan lan egiten duten langileek konpentsazioa izanen dute: egun bat lan egindako egun bakoitzeko. Batzordeak ez du lanik eginen San Esteban egunean.

2.–Onestea 2026. urteko lanaldiaren banaketa Erronkariko Ibaxaren Batzordearen zerbitzuko langileendako. Lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela beteko dira. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 22 minutukoa izanen da. Lan-ordutegia betetzeko eta aipatu lanorduak ez gainditzeko, egun baliodunak izanen dira, baina zerbitzurik gabekoak, 2026ko martxoaren 20a eta abenduaren 24a.

3.–Egun baliogabe deklaratzea, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta Batzordearen bulegoetako jaiegunak.

4.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Erronkariko Ibaxaren Batzordearen webgunean, orok jakin dezan.

Erronkarin, 2026ko martxoaren 4an.–Batzordeburua, Amparo Viñuales Galé.

Iragarkiaren kodea: L2603580