59. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Oinarrizko datuen berritze orokorra, Cruz Blanca industrialdearen inguruan

Orkoiengo Udaleko alkateak, 2026ko otsailaren 26an, honako ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik Zuriain Gestión SLk eta Aierdi Ingenieros SLk aurkeztutako eskabidea eta udal katastroko teknikariak egindako txostena, eta oinarri hartuta 12/2006 Foru Legeak Orkoiengo Udalari ematen dizkion ahalmenak, foru lege horren 28 bis artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan xedatutakoari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

EBAZPENA

Lehena.–Hasiera ematea oinarrizko datuen berritze orokorraren espedienteari, Cruz Blanca industrialdearen inguruan. Berritze horrek Orkoiengo Udalaren 1. poligonoko lurzati hauek hartzen ditu: 349., 350., 351., 1572., 1574., 1575., 1577., 1578., 1579., 1580., 1581., 1582., 1583., 1585., 1586., 1595., 1596. 1597., 1598., 1599., 1600., 1601., 1602., 1604., 1605., 1606., 1652., 1653., 1657., 1658., 1659., 1660., 1661., 1662., 1663., 1664., 1665. eta 1666. lurzatiak.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta argitalpen horrekin batera hilabeteko epea hastea, ukitutako titularrek deklarazioa egin dezaten. Hartan jabetza tituluak eta bidezkoak iruditzen zaizkien gainerako agiriak aurkezten ahalko dituzte.

Orkoienen, 2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2603268