59. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Jakinarazten da aurtengo martxoaren 31n irekitzen dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2026. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea, Diru Bilketako Erregelamenduarekin bat etorriz.

Epea: borondatez ordaintzeko azken eguna, aurtengo maiatzaren 6a.

Ordainketa CaixaBanken eta Rural Kutxaren edozein bulegotan egin ahal izango da, dagokion ordainagiria aurkeztu ondoren, edo Udalaren webgunearen bidez (www.berriozar.eus). Epe hori igarotakoan, Diru Bilketako Erregelamenduan ezarritako errekarguak aplikatuko dira, eta premiamendu bidez kobratzeko izapideak egingo dira.

Berriozarren, 2026ko martxoaren 5ean.–Alkate udalburua, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2603804