59. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Aldaketa, Pasabideak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2026ko martxoaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Pasabideak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkeztu. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Beriainen, 2026ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Jose Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2603836