59. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

32/2026 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen baita Carlos Bea Garbayo jaunak sala horretan jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientea (errekurtsoa 21/2026 prozedura arruntean bideratu da).

Batetik, Carlos Bea Garbayo jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urriaren 21eko 69/2025 Foru Aginduaren aurka. Foru-agindu horren bidez ezetsi zen Carlos Bea Garbayo jaunak Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 5/2025 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, behin betiko onetsi ziren Corellako (Nafarroa) uraren goi-horniduraren adarra zati batean berritzeko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du igor diezaiotela administrazio-espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Carlos Bea Garbayo jaunak sala horretan jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientea (errekurtsoa 21/2026 prozedura arruntean bideratu da).

2. Ebazpen hau jakinaraztea Corellako (Nafarroa) uraren goi-horniduraren adarra zati batean berritzeko proiektua (101.24.000) gauzatzeko desjabetze-espedientean interesdun diren guztiei, eta interesdun horiek epatzea, autoetan demandatu gisa ager daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, argitaratu eta bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Carlos Bea Garbayo jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 2an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2603456