59. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Arzozko larreen aprobetxamendua (B bazkalekua). Eskabideen aurkezpena

Honako hau argitaratzen denetik aurrera, hamabost egun naturaleko epea izanen da eskubidea dutela uste dutenek Arzozko larreak (B bazkalekua) haiei adjudikatzeko eskaera egin dezaten.

Eskaerarekin batera, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduan aipatutako agiriak aurkeztu beharko dira.

Herri-lurretako larreek eta finka partikularrek osatzen dutenez ustiapen unitate bakarra, jaberik baldin bada aipatutako ustiapen unitate horretara bere finka sartzea nahi ez duena, epe bera izanen du Gesalazko Udaletxean agertzeko eta horixe adierazteko, idatziz.

Muetzen (Gesalatz), 2026ko martxoaren 6an.–Alkate udalburua, Juan Antonio Urra Caro.

Iragarkiaren kodea: L2603927