59. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

2026rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Tulebrasko Udalak, 2025eko abenduaren 15ean egindako osoko bilkuran, onetsi zuen aldatzea ordenantza fiskalak, tasak eta prezio publikoak, 2026rako.

Iragarkia 2026ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 13an, eta ezarritako hogeita hamar egun balioduneko epean inork ez du aurkeztu espedientearen kontrako erreklamazio, kexa edo oharrik.

Horrenbestez, behin betiko onetsi dira 2026an aplikatu beharreko ordenantzen, tasen eta prezio publikoen aldaketak. Argitara ematen dira, bada, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzaten.

Tulebrasen, 2026ko martxoaren 7an.–Alkatea, Cristina Diaz Soria.

ERANSKINA.–ORDENANTZA FISKALAK ETA UDAL ORDAINARAZPENEN IGORPEN TASAK, 2026RAKO

1.–Ordenantza fiskalak:

Ordenantza fiskal orokorra.

Ordenantza fiskal orokorra, kontribuzio bereziei buruzkoa.

Ordenantza fiskala, agiriak egin eta tramitatzeko tasei buruzkoa.

Ordenantza fiskala, zeinaren bidez jorratzen baitira prezio publikoak eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezietarako.

Ordenantza fiskala, zeinaren bidez tasak arautzen baitira herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezirako.

Ordenantza fiskala, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergari buruzkoa.

Ordenantza fiskala, landazaintzako tasari buruzkoa.

Ordenantza fiskala, zeinaren bidez arautzen baita herri-lurretako ondasunen eta larreen aprobetxamendua.

Ordenantza fiskala, zeinak jorratzen baititu merkataritza ez-egonkorraren eta haren tasak.

Ordenantza fiskala, zeinaren bidez arautzen baitira auzolana eta bide-lana.

Ordenantza, zeinaren bidez arautzen baitira hilerriaren erabilera eta zerbitzu horren eskubide eta tasak.

2.–Igorpen motak:

Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,33.

Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,33.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4

Ekonomia-jardueren zergaren errekargua: %40.

3.–2026rako tasa eta prezio publikoak:

Landazaintza, 0,5129 euro/almutea. Salmenta ibiltaria, 7,84 euro/eguna, saltoki bakoitzeko. Fotokopiak egitea, 0,11 euro, 50 baino gutxiago badira, eta 0,16 euro, gehiago badira. Faxa erabiltzea, 0,44 euro Nafarroara; 0,89 euro Espainiako gainerako lekuetara; eta 1,68 euro atzerrira, orrialde bakoitzeko. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko portzentajea, %4. Lurzatien zedulak, 2,33 euro/unitatea. Bidea materialekin okupatzea, 0,78 euro/eguna, postu bakoitzeko. Eremu publikoaren okupazioa terrazarekin, 259,36 euro/urtea. Ehiza barrutia, mankomunitatearen arabera. Hilerriko kontzesioak: nitxoa, 771,37 euro; hilobi arrunta, 231,42 euro; hilobi bikoitza, 951,00 euro.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefizienteak eta tasa, balio-gehikuntza sortzen den unean, izanen dira Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarrita dauden eta indarra duten gehienekoak.

Iragarkiaren kodea: L2603781