59. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2026rako karga-tasak

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira 2026ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak, bat etorriz ezarritakoarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan.

Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2026ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20an.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Santakaran, 2026ko martxoaren 4an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

2026KO KARGA-TASAK, TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Ikusirik zer dagoen xedaturik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluetan eta aplikatzekoak diren gainerakoetan, honako hau erabakitzen da:

Oro har, eta aldaketaren bat gorabehera, bere horretan utzi dira 2025eko ekitaldirako onetsi ziren zergen karga-tasa berak eta, tasen tarifa eta prezio publiko berak. Hauetan xedatu ez denerako, beteko da xedatutakoa Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, toki-erakundeek ordainarazteko eskubidea duten zerga eta tasei dagokienez.

1.–ZERGA-TASAK

–Lurraren kontribuzioa: %0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin bat etorriz, zergaren kuotaren %95eko hobaria ezartzen da eraikuntza, instalazio edo obretarako, baldin eta eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak badituzte. Administrazioak ofizioz aplikatuko du hobaria, dagokion lizentzia ematean edo erantzukizunpeko adierazpena egitean.

Hobari honen aplikaziorako, beharrezkoa izanen da beroa sortzeko instalazioetan administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak egotea.

Zerga hau, eraikuntza, instalazioa edo obra hasten delarik sortzen da, hartarako lizentziarik lortu ez bada ere. Hala ere, zerga horren likidazioa eta bilketa bat etorriko dira lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren ordainarazpen eta bilketa hilabeteekin.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal indizea, 1,2.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera, eta karga-tasa bera izanen dute: %8koa.

–Zirkulazio zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

Bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), honako hobari hauek ezartzen dira zergaren kuotaren gainean:

a) %50eko hobaria ECO ibilgailuendako.

b) %100ko hobaria 0 isuriko ibilgailuendako.

2.–HERRI-LURZATIAK APROBETXATZEKO KANONA, ZENBAIT MODALITATETARAKO (HERRI-LURZATIAK ETA -LARREAK)

Santakarako Laborantzarako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren arabera (zein argitaratu baitzen 2021eko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 10ean). Aprobetxamendu kanona 2026rako eguneratuko da, erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen igoerarekin bat.

3.–TASAK, TARIFAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

–Hilerriko tasak: ordenantzaren arabera.

–Igerilekuak:

  • Abonuak:
    • 14 urtetik beherakoendako abonua Erroldatuak.
      • Prezio orokorra: 40,00 euro.
      • Familia ugariendako prezioa: 30,00 euro.
    • 14 urtetik beherakoendako abonua Erroldatu gabeak.
      • Prezio orokorra: 50,00 euro.
      • Familia ugariendako prezioa: 37,50 euro.
    • 14-65 urte bitartekoendako abonua. Erroldatuak.
      • Prezio orokorra: 50,00 euro.
      • Familia ugariendako prezioa: 37,50 euro.
    • 14-65 urte bitartekoendako abonua. Erroldatu gabeak.
      • Prezio orokorra: 60,00 euro.
      • Familia ugariendako prezioa: 45,00 euro.
    • 65 urtetik gorakoendako abonua. Erroldatuak 40,00 euro.
    • 65 urtetik gorakoendako abonua. Erroldatu gabeak 50,00 euro.
  • Sarrerak:
    • 14 urtetik gorakoak: egun bat 5,00 euro; asteburuetan 8,00 euro.
    • 14 urtetik beherakoak: egun bat 3,00 euro; asteburuetan 5,00 euro.
  • Erroldatutzat joko dira dagokion urtearen urtarrilaren 1a baino lehenagotik hala agertzen direnak.
  • Igerilekua erabili nahi dutenek, dagokion urtearen urtarrilaren 1a baino lehen 5 urte betetzen badituzte, nahitaez atera beharko dute bonua.
  • 14 urtetik gorakotzat joko dira dagokion urtearen urtarrilaren 1a baino lehen 14 urte bete dituztenak.
  • 65 urtetik gorakotzat joko dira dagokion urtearen urtarrilaren 1a baino lehen 65 urte bete dituztenak.

–Pilotalekua:

  • Sarbidea: 0,00 euro.
  • Argia: 1 ordu: 2,00 euro.
  • Argia: 1,5 ordu: 3,00 euro.

–Padel-pista:

  • Ordubete, 6 euro.
  • Ordubete eta 30 minutu: 9,00 euro.
  • 7 ordu eta 30 minutuko abonua: 30,00 euro.

–Areto futboleko pista:

  • Sarrera: 0,00 euro.
  • Argia: 1 ordu: 2,00 euro.
  • Argia: Ordubete eta 30 minutu: 3,00 euro.

Aferiako postuak, barrakak: ordenantzaren arabera.

–Ostatuen terrazak: ordenantzaren arabera.

–Santakarako 0-3 Haur Hezkuntzako ikastetxean eskolatzeko tarifa: 0,00 euro, agindu honi jarraikiz: 50/2025 Foru Agindua, ekainaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira Hezkuntza Departamentuaren mendeko haur-eskoletan familiei aplikatzen ahal zaizkien tarifak, 2025-2026 ikasturterako.

–Santakarako 0-3 Haur Hezkuntzako ikastetxeko jantokiaren tasa: 95,00 euro hilean, gehienez ere, zerbitzu hori eskatzen duen ikasle bakoitzeko, eta per capita errentaren arabera (50/2025 Foru Agindua, ekainaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira Hezkuntza Departamentuaren mendeko haur-eskoletan familiei aplikatu beharreko tarifak, 2025-2026 ikasturterako).

–Santakarako jubiloteka zerbitzuaren tarifa: 15,00 euro hilean, zerbitzua eskatzen duen erabiltzaile bakoitzeko.

–Santakarako gazte-zentro zerbitzuaren tarifa:

  • Erroldatua (zentroan matrikulatzen den gaztea):
    • Denboraldiko (urritik maiatzera bitartean):
      • Lehenbiziko semea/alaba: 80 euro.
      • Bigarren semea/alaba: 50 euro.
      • Hirugarren seme-alaba edo hurrengotik aurrera: 30 euro.
    • Lau hilabeteko jarduerak (urritik urtarrilera eta otsailetik maiatzera).
      • Lehenbiziko semea/alaba: 50 euro.
      • Bigarren semea/alaba: 30 euro.
      • Hirugarren seme-alaba edo hurrengotik aurrera: 20 euro.
    • Hilabetean: 15 euro.
    • Eguneko sarrera: 5 euro.
  • Erroldatu gabea pertsona (zentroan matrikulatzen den gaztea):
    • Denboraldiko (urritik maiatzera bitartean):
      • Lehenbiziko semea/alaba: 90 euro.
      • Bigarren semea/alaba: 60 euro.
      • Hirugarren seme-alaba edo hurrengotik aurrera: 40 euro.
    • Lau hilabeteko jarduerak (urritik urtarrilera eta otsailetik maiatzera).
      • Lehenbiziko semea/alaba: 60 euro.
      • Bigarren semea/alaba: 40 euro.
      • Hirugarren seme-alaba edo hurrengotik aurrera: 30 euro.
    • Hilabetean: 25 euro.
    • Eguneko sarrera: 8 euro.
  • Familia gurasobakarra:
    • Erroldatuak: %20ko deskontua eginen da arestian azaldutako tarifetan.
    • Erroldatu gabeak: %10eko deskontua eginen da arestian azaldutako tarifetan.

Karga-tasak, ehunekoak edo indizeak zehazteko hartzen diren erabakiak aurkaratzen ahalko dira, bat etorriz xedatu denarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluaren II. kapituluan.

Ordenantza fiskalen aldaketa jendaurrean jartzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Iragarkiaren kodea: L2603563