2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Hotel-apartamentua
Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) eta haren Erregelamenduan (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Espediente zenbakia: 3/2026/AACC.
Sustatzailea: Promoción de viviendas Valle Salazar SL.
Jarduera: hotel-apartamentuaren jarduera ezartzea (14 apartamentu).
Kokapena: Capuchinas pasealekua 27, behea eta solairuartea; larrialdietako irteera Merindad de Pamplona biribilgunean du. (5. poligonoko 1768. lurzatia, 3. azpieremua, 34. eta 35. unitateak).
Tuteran, 2026ko martxoaren 2an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2603348