2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAURRIETA
2026rako karga-tasak eta tasak
Jaurrietako Udalak, 2026ko martxoaren 3an, onetsi zituen 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak eta tasak:
–Lurraren kontribuzioa: %0,25, udalerriko higiezin guztietarako.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: benetako gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko, mantentzen dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko tasak (foru lege horrek arautzen ditu Nafarroako toki ogasunak). Karga-tasak ere bere horretan segitzen du (%12).
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,2ko udal indizea.
–Bideen tasa: 6 euro etxebizitzako, gehi %0,15eko igoera, landa-lurreko ondasun higiezinen katastroko balioaren gainean.
–Ur-kontsumoaren prezio publikoa: bere horretan uzten da, hau da, 0,25 euro/m³/urte gehi %10 (BEZa), eta 27,50 euroko kuota finkoa gehi %10 (BEZa) hornidura bakoitzeko. Hargune berriaren prezioa: 30,05 euro.
–Mahukako ura. Aziendarako eta nekazaritzarako: 30 euro urtean. Beste erabilera batzuetarako (baratzea, autoak eta bestelakoak): 15 euro urtean.
–Saneamenduko tasa: bere horretan geldituko da, hau da, 27,50 euro gehi %10 (BEZa), hargune bakoitzeko.
–Hilerria. Nitxoen 10 urteko emakida dohainik izanen da jende guztiarendako, kontuan hartu gabe Jaurrietan erroldaturik dauden ala ez. Hilarriak: Udalak bere gain hartuko du nitxoetako lehen hilarriaren kostua, bat etxe bakoitzeko, eta gainerakoak partikularrek ordainduko dituzte. Paratzen diren hilarriak gaur egungoak bezalakoak izanen dira, hau da, denak berdinak.
Jaurrietan, 2026ko martxoaren 3an.–Alkatea, José Manuel Narvaiz Ayarra.
Iragarkiaren kodea: L2603774