59. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Sesmako Udalak adierazten du 2026ko apirilaren 22an bukatuko dela trakzio mekaniko ibilgailuen gaineko zerga (2026ko zirkulazioaren gaineko zerga, alegia) borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzen ahal dira Sesman bulegoa duen edozein bankutan, aurretik ordainagiria jasota udal bulegoetan. Ordainagiri helbideratuak 2026ko martxoaren 16an kargatuko dira kontuetan.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2026ko martxoaren 11n.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2603948