59. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Enkante publiko murriztua, herri-larreen aprobetxamendurako

Itzagaondoko Udalak, 2026ko martxoaren 3an egin ohiko bilkuran, Itzagaondoko herri-lurrei buruzko ordenantzetan xedatutakoari jarraikiz (16. artikulua, 27. artikulua eta hurrengoak eta 36. artikulua eta hurrengoak), erabaki zuen adjudikatu gabeko (hutsik geratu diren) eskorten/larreen enkante publiko murriztua onestea 2024an herritarrentzako zuzeneko adjudikazioaren ondoren. Honako hauek dira:

BAZKALEKUA

PREZIOA

GERGETIAIN

748,82 euro

IDOATE-LIZARRAGA

3.701,31 euro

TURRILLAS

3.740,78 euro

Hamabost eguneko epea irekitzen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Itzagaondoko herritarrek –herrian gutxienez hiru urte erroldatuta badaramate eta bertan bizi badira urtean bederatzi hilabetez– eskaerak egin ditzaten udal erregistroan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Itzagaondoan, 2026ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2603911