2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Indargabetzea Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena
Funesko Udalak, 2025eko abenduaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 22. ordenantza indargabetzea. Ordenantza horrek arautzen du desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea.
Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurretik iragarkia argitaraturik 2026ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an, eta toki erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa nahiz oharrik, aipatu ordenantza behin betiko indargabetu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.
Funesen, 2026ko martxoaren 2an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2603301