2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA
Zerga-tasak 2026rako
Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2026ko otsailaren 13an egindako bilkuran, 2026rako zerga-tasa hauek onartzea erabaki zuen, eta horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik aurrera izango dute indarra:
"3.–Aezkoako Kultur Ola eraikineko (Orbaizetako Munizioen Errege Fabrikaren Jauregia) erakusketa eta bisita gidatuetara sartzeagatiko prezio publikoa, honela banakatuta:
3.1. Kultur Ola eraikina:
–Kultur Olako sarrera orokorra: 4,00 euro.
–Sarrera hobaridunak:
- 10 urtetik beherakoak: doan.
- Eskola-taldeak –pertsonako–: 1,00 euro.
- Talde antolatuak –gutxienez 15 pertsona–: 2,00 euro.
3.2. Bisita gidatuak Munizio Fabrikaren eraikin-multzora:
–Sarrera orokorra: 6,00 euro.
–Sarrera hobaridunak:
- 10 urtetik beherakoak: doan.
- Eskola-taldeak –pertsonako–: 1,00 euro.
- Talde antolatuak –gutxienez 15 pertsona–: 4,00 euro.
- Ibarrean ostatu hartuta dauden edo ibarreko edozein establezimendu edo zerbitzutan 15 eurotik gorako kontsumoa egiten duten pertsonek (aldez aurretik dagokion deskontu-tiketa aurkeztu beharko da):
- Kultur Olako sarrera orokorra: 3,00 euro.
- Bisita gidatua Munizio Fabrikaren eraikin-multzora: 5,00 euro.
3.3. Sarrera orokor bateratua: Kultur Ola eraikina + bisita gidatua: 7,00 euro.
Orain arte ezarritako gainerako tasek indarrean jarraitzen dute."
Ariben, 2026ko martxoaren 10ean.–Lehendakaria, Carlos Bueno Reca.
Iragarkiaren kodea: L2603916