233. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 20a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3229/2025 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita plazak bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

2459/2025 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau gara dezaten: "Ekoizpen-hondakinen balioa handitzea material egonkortu gisa erabiliz zirkulazio-bideetako zoruen geruzetarako - REFLOAT".

2460/2025 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau gara dezaten: "Nafarroako ekonomia sozialari buruzko datuak biltzea eta araztea".

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

121/2025 FORU DEKRETUA, urriaren 29koa, zeinaren bidez Carlos Bardají Pascual jaunari ematen baitzaio Nafarroako pertsona boluntarioaren 2025eko saria.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko azaroaren 5ean hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela "Ziraukiko (Nafarroa) edateko uren araztegiko biltegi nagusia" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

2034E/2025 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2025eko azaroaren 3ko 00:00etatik 2025eko azaroaren 16ko 24:00etara egitekoa den greba dela-eta erakunde autonomo honen funtsezko gutxieneko zerbitzuen funtzionamendua bermatzen duena eta haiek artatzeko behar diren langileak zehazten dituena.

14/2025 EBAZPENA, urriaren 23koa, Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako zenbait ibilgailuren gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzearren 2026. urtean Nafarroako Foru Komunitatean eginen diren probetarako.

342/2025 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Lapoblación-Meanoko Udalarekiko lankidetza araubidea, goi saneamendurako hiriko hondakin uren arazketarako instalazioak sustatu eta egiteko.

88/2025 EBAZPENA, urriaren 29koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman eta proiektuaren onura publikoa zehazki deklaratzen baita energia elektrikoa garraiatzeko zirkuitu bikoitzeko 220 kV-eko "Muruarte-Estellerria" aireko linea aldatzeko, Untzue, Mendigorria, Villatuerta eta Oteitzako udal mugarteetan. Espedientearen kodea: SAT11265-2 (2).

416E/2025 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Iruñeko udal mugartean hondakinak kudeatzeko dagoen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena "industria-zaborra" izena duten hondakinak kudeatzeko prozesu bat ezartzea, ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela. Instalazioaren titularra Ecoiruña Tratamiento de Residuos SL da.

1221E/2025 EBAZPENA, urriaren 29koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen baimen integratua ematen baitzaio Sesmako udal mugartean dagoen biometanizazioko eta bioongarrietako instalazio bati. Instalazioaren titularra Biometano Sesma SL da.

1260E/2025 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Sustrai Erakuntza Fundazioari (IFZa: G71033138) aitortzen baitzaio ingurumen mezenasgoari aplikatu beharreko zerga-araubidea. Araubide hori ezarrita dago fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginean, maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako horretan.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Rose Holm Southern Europe SLUk sustatua.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AGOITZ

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza betetzeko, oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

ARAKIL

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat. Izendapen proposamena

BAZTAN

Deialdia, barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko bi plaza hauek: zerbitzu anitzetako ofizial koordinatzailea eta instalazioetako mantentze-lanetako ofiziala

CÁRCAR

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko administrari-ofizialaren plaza bat, funtzionarioen araubidekoa, Ogasun eta Kontabilitateko Alorrean jarduteko

Deialdia, bete dadin, oposizioaren bidez, liburuzain / kultura koordinatzailearen lanpostu bat, Carcarko Udalaren zerbitzukoa

OLTZA ZENDEA

Aldaketa, 2025erako lan publikoaren eskaintzan

CINTRUÉNIGO

Deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko erizainaren (EUD) plaza bat, lan-kontratu finkoduna, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren

Deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko garbiketa-zerbitzuetako langileen bi plaza, lan-kontratu finkodunak, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren

Deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat, lan-kontratu finkoduna, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren

Deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzailearen 9 plaza, lan-kontratu finkoaren araubidekoak, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

UHARTE

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (kirol instalazioak), lan-araubide finkoan

LODOSA

Deialdia, oposizio bidez izangaien zerrenda bat eratzeko, aldi baterako kontratazio bidez arkitekto teknikoaren lanpostuan aritzeko (B maila), Lodosako Udalean sortzen diren beharrei aldi baterako erantzutearren

TAFALLA

Deialdia, gizarte-langilearen lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko, aldi baterako kontratazioak egin daitezen, sortzen diren beharrei erantzute aldera

ELORTZIBAR

Deialdia, bete dadin euskara teknikariaren plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

VIANA

Deialdia, gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, udaltzain laguntzaile izateko lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez eratzeko

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, administrari laguntzailearen bi plaza, funtzionarioen araubidekoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Deialdia, gizarte-langilearen plaza bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

BURLATAKO ETA ATARRABIAKO HILARIÓN ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PARTZUERGOA

Deialdia, oposizio bidez betetzeko Administrazio Arloko arduradunaren plaza bat, euskarako C1 mailako nahitaezko hizkuntza-eskakizunarekin, Burlatako eta Atarrabiako Hilarión Eslava Musika Eskolaren Partzuergorako. Izendapen-proposamena

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, gizarte-hezitzailearen plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

IRATI HIRI-HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, honako honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gidari plaza bat, hiri-hondakin solidoak garraiatzeko eta biltzeko

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, administrari laguntzailearen plaza bat oposizio lehiaketa bidez betetzeko, lan kontratudun finkoen araubidean. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (0000332/2025 prozedura arrunta), SU-2 sektorearen plan partzialari buruzkoa

ANTSOAIN

Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planaren eguneratzea jendaurrean jartzea

Deialdia, 2025ean kultura-, kirol- eta jai-jarduerak egiteko dirulaguntzena. Laburpena

ANUE

Leazkueko 10. poligonoko 70. lurzatiaren borondatezko birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

ARGUEDAS

Aldaketa birpartzelazio proiektuan. Behin betiko onespena

BASABURUA

Aldaketa, Beramendiko 2. poligonoko 134. lurzatian. Hasierako onespena

BERA

Xehetasun-azterketa 9. poligonoko 252. lurzatian. Hasierako onespena

BERRIOBEITI

Haur eskoletako jantokirako tasak eta araua jendaurrean jartzea. 2025-2026 ikasturtea

BETELU

Carretera Intza kalearen zenbakitzea. Hasierako onespena

CAPARROSO

Caparrosoko laborantzako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

ZIZUR

Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko 3 urtetik beherako haurrak eskolatzeko eta zaintzeko. Laburpena 2025-2026 ikasturtea

Xehetasun-azterketa, Gazolazko katastroko 3. poligonoko 86. lurzatian. Hasierako onespena

LIZARRA

Aldaketa, hiri-antolamenduko plan orokorreko AR.2ko UE-1 exekuzio unitatea garatzeko jarduketa sisteman (Udal Planeko APA-6). Hasierako onespena

GALAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Subitzako 7. poligonoko 91. lurzatian. Hasierako onespena

GOIZUETA

Taxi lizentzia ematea udalerrirako

UHARTE

Ekonomia-jardueren gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea

Deialdia, kirol klubei eta elkarteei dirulaguntzak emateari buruzkoa, 2025-2026 aldian haien kirol jarduerak sustatzeko eta bultzatzeko. Laburpena

LARRAGA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

LOS ARCOS

Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

MARTZILLA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 148. lurzatian. Hasierako onespena

MIRANDA ARGA

Aldaketa, hiri lurzoruari buruzko arau partikularretako 3.2 artikuluan, Arau Subsidiarioetan. Hasierako onespena

Dirulaguntzen plan estrategikoa 2025-2028 aldirako. Jendaurrean jartzea

ELO

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 307. lurzatian. Hasierako onespena

OBANOS

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 127. lurzatian. Hasierako onespena

ORKOIEN

Bidegorriaren proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea

IRUÑA

Barañaingo eta Iruñeko udal-mugarteetako Plan Bateratua (Elizpea alderdia). Behin-behineko onespena ukatzea

2025eko plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

AZKOIEN

Ordenantza, herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko. Hasierako onespena

Udal ordenantza, Autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta gaua pasatzea arautzen duena. Hasierako onespena

SANTAKARA

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 144. lurzatian. Hasierako onespena

TAFALLA

Laguntzen deialdia, 2025ean euskarazko kanpaldietara joateagatik. Laburpena

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Gaztelupea alderdiaren mugaketa grafiko berria. Jendaurreko informazioa

UDABE-BERAMENDIKO KONTZEJUA

Jendaurreko informazioa, trukea egiteko herri-lurren desafektazioari buruz

UNTZUE

UE-10.1 birpartzelazio proiektuaren ondoriozko bide publikoari izena ematea

VILLATUERTA

Hiri-jarduketarako plan berezia, San Miguel industrialdeko S-4 unitatean. Hasierako onespena

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, dirulaguntzak emateko kirol klub eta atalei, kirol ekitaldiak antola ditzaten. Laburpena

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 2154. lurzatian. Hasierako onespena

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

Ordenantza fiskala, arautzen duena hiri hondakinak lekuz aldatu, sailkatu, tratatu, balioztatu eta, behar izanez gero, deuseztatzeko zerbitzuaren tasa. Hasierako onespena

2026eko aurrekontua. Hasierako onespena