2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARAKIL
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat. Izendapen proposamena
Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio epaimahaiak Mikel Iriarte Ollo izendatzeko proposamena egin du, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.
Proposatutako izangaiak 15 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2025eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 12an.
Arakilen, 2025eko azaroaren 3an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.
Iragarkiaren kodea: L2514401