2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Hiri-jarduketarako plan berezia, San Miguel industrialdeko S-4 unitatean. Hasierako onespena
Villatuertako Udaleko alkate-udalburuaren azaroaren 4ko 110/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, lurzati libre pribatuetan eta, eraikuntzako lerrokaduretatik kanpo, hiri-lurzoru finkatuan industriaren erabilerak dituzten lurzatietan, Villatuertako San Miguel industrialdeko S-4 unitatean (Villatuertako San Miguel industrialdeko Plan Partzialaren 24. artikuluaren aldaketa). Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Foru Dekretuaren 7. 61. eta 72. artikuluan eta haiekin bat datozenetan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Villatuertan, 2025eko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2514451