233. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 127. lurzatian. Hasierako onespena

2025eko azaroaren 7ko 2025-0356 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, helburu duena 2. poligonoko 127. lurzatia bizitegi-erabilerako lau lurzatitan banatzea, halako eran non 1. lurzatian dagoen eraikuntzari eusten zaion eta 2., 3. eta 4. lurzatietan familia bakarreko etxebizitza bana eraikitzen ahalko den.

Espedientea ikusgai dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Obanosen, 2025eko azaroaren 7an.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2514666