233. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UDABE-BERAMENDIKO KONTZEJUA

Jendaurreko informazioa, trukea egiteko herri-lurren desafektazioari buruz

Udabe-Beramendiko Kontzejuak, 2025eko ekainaren 6an egindako batzarrean, honako erabaki hau hartu zuen, udalbatza osatzen duten kideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin:

Lehenengoa.–Hasiera batez onestea Basakaitz alderdian dauden 301,14 m²-ren desafektazioa, ondoren M.ª Jose Michelena Goicoechearen alde trukatzeko.

Bigarrena.–Onestea administrazio baldintzen agiria, arautuko dituena herri-lurren desafektazioa eta geroko trukea.

Hirugarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea Udalaren iragarki-taulan, hilabetez, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Laugarrena.–Ezartzea ezen, epea bukatutakoan, erreklamaziorik bada, batzarreak ebatzi beharko dituela, eta behar den erabakia hartuko dela, eta, erreklamaziorik izan ezean, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko dela.

Udabe-Beramendin, 2025eko urriaren 31n.–Alkatea, Imanol Biurrarena Barrenetxea.

Iragarkiaren kodea: L2514343