2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Bidegorriaren proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea
Orkoiengo Udalak, 2025eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
Lehenengoa.–Onestea Orkoien eta Iruña Etxauriko errepide kaletik (Nafarroa) lotzeko bizikleta-ibilbidea gauzatzeko proiektua, Joaquín Salanueva Herrerok egina, desjabetze-espedienteari hasiera ematea Orkoiengo Udala desjabetzearen onuradun izanik, eta hasiera batez onestea proiektu horrek ukitutako ondasunen, eskubideen eta titularren zerrenda (erabaki honen amaieran dago).
Bigarrena.–Aitortzea eta deklaratzea onura publikoa dutela aipatutako proiektuak eta gauzatze obrak, inplizituki jada bai baitute, eta proiektu horretan sartutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra dagoela, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.
Hirugarrena.–Proiektua, aipatutako zerrenda eta erabaki hau jendaurrean edukitzea 15 egunean, argitara emanez Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalkunde gehien duten egunkarietako batean, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten proiektu horrek ukitzen dituela uste duten guztiek.
UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
1. finka. | Katastroko erreferentzia: | Orkoiengo 1. poligonoko 431. lurzatia. Azalera, guztira: 547,21 m². Desjabetu beharreko azalera: 60,61 m². Balorazio ekonomikoa: 7.955,06 euro. |
Jabea: | Isidora Ezcaray Solchaga |
2. finka: | Katastroko erreferentzia: | Orkoiengo 1. poligonoko 432. lurzatia. Desjabetu beharreko azalera: 48,48 m². Balorazio ekonomikoa: 6.363 euro. |
Jabea: | Sergio Zugasti Moriones |
Orkoienen, 2025eko azaroaren 4an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2514454