2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Deialdia, kirol klubei eta elkarteei dirulaguntzak emateari buruzkoa, 2025-2026 aldian haien kirol jarduerak sustatzeko eta bultzatzeko. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 867177.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/867177).
Eskaerak aurkezteko epea bost egun baliodunekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Deialdiari buruzko informazio guztia, baita haren tramitazioari buruzko jarraibide guztiak ere, Udalaren webgunean (https://huarte.es/eu/) egonen dira eskuragarri.
Uharten, 2025eko azaroaren 6an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2514610