2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Akats zuzenketa, gizarte-hezitzailearen plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian
2025-0081 Ebazpena, azaroaren 6koa, II. eranskineko bigarren zatiko gai-zerrendan atzemandako akatsa zuzentzen duena, deialdi honetan: Noain Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuan aritzeko gizarte-hezitzailearen C mailako plaza bat lan-kontratudun finkoen araubidean oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.
Mankomunitateko burutzaren irailaren 9ko 2025-0068 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen gizarte-hezitzailearen plaza bat (C maila) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Noain Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Administrazioan aritzeko. Deialdi hori argitaratu zen 2025eko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 25ean.
Deialdiaren II. eranskineko bigarren zatiko gai-zerrendan akatsak daudela oharturik, bidezkoa da zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.2 artikuluari jarraikiz.
EBATZI DUT:
1. Irailaren 9ko 2025-0068 Ebazpenaren II. eranskineko bigarren zatiko gai-zerrendan atzemandako akatsa zuzentzea, deialdi honetan: Noain Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuan aritzeko gizarte-hezitzailearen C mailako plaza bat lan-kontratudun finkoaren araubidean oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Hona hemen zuzenketa:
Zati orokorra.
Honela dioen tokian: "1. gaia.–Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2005 Foru Legea".
Honela behar du: "1. gaia.–Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea".
2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiari igortzea.
Noainen, 2025eko azaroaren 6an.–Mankomunitateko burua, María Carmen Tirapu Erro.
Iragarkiaren kodea: L2514609