233. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Haur eskoletako jantokirako tasak eta araua jendaurrean jartzea. 2025-2026 ikasturtea

Berriobeitiko Udalak, 2025eko urriaren 7an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen haur eskoletako jantokirako tasak eta araua 2025-2026 ikasturterako.

Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko legea) eta harekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriekin.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, behin betiko onetsirik geldituko da haur eskoletako jantokirako 2025-2026 ikasturteko tasak eta araua, eta testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.

Berriobeitin, 2025eko azaroaren 3an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2514399