2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Xehetasun-azterketa, Gazolazko katastroko 3. poligonoko 86. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzak 2025eko azaroaren 5ean emandako 499/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa egitea Gazolazko katastroko 3. poligonoko 86. lurzatian, Gazólaz Viviendas Sociedad Cooperativak sustatuta.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Gazolatzen, 2025eko azaroaren 5ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2514484