2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 144. lurzatian. Hasierako onespena
Santakarako Udalak, 2025eko azaroaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:
Lehenengoa.–Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, helburu duena lehen solairuko eraikinaren barne lerrokadura aldatzea Santakarako 5. poligonoko 144. lurzatian (Oibar errepideko 56. zenbakia), aplikatu beharreko kontsiderazio tekniko eta legalekin.
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, iragarkia argitara emanez Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren egoitza elektronikoan, interesdunek denbora horretan azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileei, lurzati mugakideen jabeei (143., 145. eta 153. zenbakiak) eta arkitekto idazleei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Santakaran, 2025eko azaroaren 7an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2514678