233. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (0000332/2025 prozedura arrunta), SU-2 sektorearen plan partzialari buruzkoa

Administrazioarekiko auzi-errekurtso bat (prozedura arrunta: 0000332/2025) jarri dute José Carlos Corchón Zamorak, Yolanda Sangüesa Ortegak eta María Angeles Aparisi Mirallesek, Adiosko Udalak, 2025eko maiatzaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, hartutako erabaki baten aurka, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen herri horretako udal planean zehaztutako SU-2 sektorearen plan partziala. Erabaki hori 2025eko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 17an.

Interesdun guztiak epatzen dira, demandatu gisa ager daitezen 0000332/2025 prozedura arruntean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian (Administrazioarekiko Auzien Sala), bederatzi eguneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluari (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea).

Adiosen, 2025eko azaroaren 6an.–Alkateordea, Iñigo Villafranca Lamberto.

Iragarkiaren kodea: L2514520