233. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2025eko plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

Udaleko Osoko Bilkurak 2025eko urriaren 2an hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoaren aldaketa, eta 2025eko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 13koan, argitaratu zen. Jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu da 2025eko plantilla organikoaren aldaketa, xehetasun hauekin bat:

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan ezartzen da aurrekontua indarrean dagoen bitartean plantillak aldatzeko, haren aldaketarako ezarritako tramiteak bete beharko direla.

Espedientean jasota dagoen Giza Baliabideetako zuzendariaren txostenak agerian uzten du koordinatzaile plaza bat sortzeko beharra Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Alor berrian. Alor hori sortu da 2025eko irailaren 9ko Alkatetza Dekretuaren bidez onetsitako Udal Antolaketako Dekretuaren (3/AL) aldaketaren ondorioz.. Figura berri hau sortu da eremu berri honen kudeaketa eta koordinazio egokia bermatzeko, bertan elkartzen baitira garrantzi tekniko, administratibo eta sozial handia duten zerbitzu eta programak.

Plaza berriaren izena "koordinatzailea" da, eta koordinazio tekniko eta administratiboko funtzioak beteko ditu, aipatu alorreko zuzendaritza eta arduradunekin lankidetza estuan.

Espedientean jasotako dokumentazioa azterturik, erabakitzen da Iruñeko Udalaren 2025eko plantilla organikoan honako aldaketa hau egitea:

Koordinatzaile-plaza bat sortzea Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Alorrean, 1-220000-1 zenbakikoa, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, %35eko bateraezintasuneko osagarriarekin eta %35eko lanpostuko osagarriarekin.

Gainera, plaza horri guardia lokalizatuak egitea esleitzen zaio, mailaren abiapuntuko soldataren % 25eko konpentsazioarekin.

Erabaki honen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza hau argitaratu eta hortik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko azaroaren 7an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L2515036