2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 307. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko azaroaren 6ko 81 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Eloko 3. poligonoko 307. lurzatiaren xehetasun-azterketa, María Ujue Murolasek eta Ignacio Barriok sustatua eta Luis Goñi González arkitektoak idatzia.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, onespena behin betikoa bihurtuko da automatikoki.
Elon, 2025eko azaroaren 7an.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.
Iragarkiaren kodea: L2514639