2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Los Arcosko Udalak, 2025eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Los Arcosen (Nafarroa) animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza berria.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsitzat joko da Los Arcosen animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza berria, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Ordenantzak, hain zuzen, Udalaren laborantzako herri-lurrak arautzen ditu.
Los Arcosen, 2025eko azaroaren 4an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2514432