233. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLTZA ZENDEA

Aldaketa, 2025erako lan publikoaren eskaintzan

Honen bidez aditzera ematen da ezen Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko urriaren 30ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuela:

Lehendabizi.–Oltza Zendeako Udalaren lan publikoaren 2025eko eskaintzaren aldaketa onestea, ondotik zehazten den lanpostu hau biltzen duena, berariazko tasaren kargura, 2024ra eta 2025era luzatutako 2023ko ekitaldirako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 31/2022 Lege 20.Bi.4 artikuluan ezarri bezala.

LANPOSTUAREN IZENA

LANPOSTU KOPURUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA

SARBIDEA

EUSKARA
NAHITAEZKOA /
MEREZIMENDUA

EUSKARA

HIZKUNTZA
ESKAKIZUNA

BETETZEKO
AURREIKUSPENA

Administrari-ofiziala / Kontzejuak / Erregistro zibila / Administrazio elektronikoa (hutsik)

1

LKF

C

OL

Nahitaezkoa

C1

2025-2026

–Araubide juridikoa

LKF = lan-kontratudun finkoa.

–Sarbidea:

OL = oposizio-lehiaketa.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza aldatua argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.

Hirugarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oltza zendean, 2025eko urriaren 31n.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2514313