233. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

UE-10.1 birpartzelazio proiektuaren ondoriozko bide publikoari izena ematea

Untzueko Udalak, 2025eko urriaren 30ean egin osoko bilkura berezian, onetsi zuen UE-10.1 unitatearen birpartzelazio proiektuaren ondoriozko bide publikoa izendatzea eta lurzati berriei zenbakiak jartzea, jarraian zehazten den moduan:

Bide publikoaren izena: Las Eras kalea.

Lurzatien zenbakiak: onespen erabakian agertzen den planoaren arabera (Udalaren egoitza elektronikoan eskura daiteke):

https://unzue.sedelectronica.es/?x=60Y-kjzRkCc61ty*rw4BzQ

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Untzuen, 2025eko urriaren 30ean.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2514278