233. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko erizainaren (EUD) plaza bat, lan-kontratu finkoduna, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren

Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak 2025eko uztailaren 23ko bilkuran hala erabakirik, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko erizainaren (EUD) plaza bat, lan-kontratu finkoduna eta R05 zenbakia duena plantillan, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren plantillan sar dadin, bai eta izangaien zerrenda bat eratzeko ere, sortzen diren beharrei erantzutearren.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2025eko azaroaren 4an.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea erizainaren (EUD) plaza huts bat, lan-kontratu finkoduna eta R38 zenbakia duena plantillan, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren plantillan sar dadin, bai eta izangaien zerrenda bat eratzea ere, sortzen diren beharrei erantzutearren.

R05 plaza jasota dago Cintruenigoko Udalaren 2022ko lan publikoaren eskaintzan (2022ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean).

Halaber, deialdi honen xedea da, oinarrietan xedatutakoarekin bat, hautapen-prozesuan lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako lan kontratazioak egiteko honako zerrenda hauek osatzea:

a) Probak gaindituta ere plazarik lortu ez duten izangaien zerrenda. Puntuazioaren arabera ordenatuko da, oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioak batuta.

b) Proba teorikoa soilik gainditu duten izangaien zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatuta.

c) Proba teorikoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatuta.

Deialdi honen babesean eratzen den zerrendak bost urteko indarraldia izanen du gehienez, indarra hartzen duen egunetik hasita, edo beste deialdi bat onesten den arte.

Izangaien zerrenda honek indarrik eta ondoriorik gabe uzten du izangaien beste edozein zerrenda, Cintruenigoko San Francisco de Asís udal patronatuko erizain (EUD) izateko lanposturako aldi baterako kontrataziorako.

Lanaldi osoan jardun behar da, astelehenetik igandera eta txandaka. Lanaldiaren araubidea eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko dira une oro, eta organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dituzte, beharrezkoa baldin bada.

1.2. Deialdi honetako hautaprobak puntuaziorik handienarekin gainditzen dituztenei lan-kontratudun finkoa eginen zaie, zentroan lan egiteko. Ordainsariak 2 mailari dagozkion oinarrizkoak izanen dira, zehazturik dagoen bezala Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren hitzarmen kolektiboko erizain (EUD) lanpostuan, eta jasoko ditu Udal Patronatuaren plantilla organikoan ezarritako osagarriak.

1.3 Bi hilabeteko probaldia izanen da, eta bitarte horretan Udal Patronatuak kontratua suntsiarazten edo hutsaltzen ahalko du, iruditzen bazaio lanpostuaren zereginak ez direla Patronatuak nahi bezala bete.

1.4. Dagozkion hautaprobak gaindituta hautatua gertatzen den izangaiaren izendapena eginda, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko lan-kontratudun finko bilakatuko da ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaio.

1.5. Deialdiaren xede den lanpostuaren kategoriarako eta erizainaren (EUD) lanpostuko zereginetarako egokiak diren lan eta eginkizunetan arituko da. Kontratatzen denak laguntzako gainbegiralearen edo arduradunaren mende jardungo du, edo, bestela, zuzenean zentroko zuzendariaren mende. Adibide gisa eta bestelakoak baztertu gabe, honako hauek izanen dira lanpostuaren ohiko eginkizunak:

a) Egoiliarrak zaindu eta haiei arreta ematea, bakoitzaren beharrizan pertsonal eta orokorretan.

b) Botikak prestatzea, medikuen aginduei jarraikiz.

c) Sendaketak egitea.

d) Odol-presioa, tenperatura eta antzekoak hartzea.

e) Odola ateratzea, laborategian analizatzeko.

f) Egoiliarren historia klinikoetan bere eginkizunekin zerikusia duten datuak jasotzea.

g) Material medikoa eta bestelakoa gainbegiratu, zaindu eta garbitzea.

h) Farmaziari eskaerak egitea eta botikak kontrolatzea.

i) Zentroko lanbide anitzeko taldearekin bilerak egitea, medikuak egoki ikusten duen guztietan.

j) Erizaintzako laguntzaileekin eta zaintzaileekin bilerak egitea, lanbide prestakuntza emateko eta birziklatzeko.

k) Bazkari eta afarietan, zentroko medikuak finkatutako dietak zorrozki betetzen direla begiratzea.

l) Erizaintzako laguntzaileek eta zaintzaileek lan plana egoki betetzen ote duten gainbegiratzea eta gertatzen diren gorabeheren berri ematea zuzendariari, eta hura falta denean, gainbegiratzaileari.

m) Ohiturak hartzeko eta jokabideak aldatzeko asmoz, teknikariek prestatzen dituzten programetan laguntzea.

n) Laneko txandan izandako gorabeheren berri ematea zentroko medikuari.

o) Beste nagusirik ez dagoenean, erizaintzako laguntzaileek, zaintzaileek eta egoiliarrek zintzo jokatzen dutela begiratzea eta ordena egokiari eustea.

p) Eginkizun horiez gain, behar izanez gero, egoiliarra zaintzeko beste lan batzuk ere egin beharko ditu, betiere medikuak aginduta.

q) Zentroko zuzendaritzak, zerbitzuko beharrak direla eta, agintzen ahal dion beste edozein eginkizun.

1.6. Hautaprobak izanen dira 6. oinarrian ezarritakoak.

1.7. Lanaldia administrazio dei-egileak ezarriko du, zerbitzuaren beharren arabera beti. Hala ere, noiznahi alda dezake.

1.8. Lan hori egiteko, erabiltzaileen datu pertsonalak eskuratzen ahalko ditu, osasunari buruzkoak barne, eta fitxategiak dauden tokietara sartzeko baimena izanen du. Une oro konfidentzialtasuna gordeko du datu pertsonalei buruz eta egindako lanen ondorioz jasotzen duen informazio guztiei buruz (egoera fisikoa, prozesu patologikoak, egoiliarren familia-egoera, etab.). Daukan informazioa soilik erabiltzen ahalko du lanpostuaren eginkizun eta beharretarako, eta ez du erabiltzen ahalko lanekoaz besteko helburuetarako, ez eta hirugarren batzuei jakinarazten ahalko ere. Konfidentzialtasunaren betekizuna iraunkorra da.

Konfidentzialtasun betebeharra. Hautatutako pertsonak nahitaez bermatu beharko du bere lankidetza edo lana dela medio ezagututako datuen konfidentzialtasuna eta tratamendu egokia, eta sekretu profesionalaren betebeharren mendean geratuko da, bai eta honako hauetan jasotakoen mendean ere: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa), abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa) eta hura garatzeko araudian –edo horiek ordezten edo aldatzen dituen beste edozein arautan–.

2. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Oposizio-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen zirkulazio askea aplikatzen den estaturen batekoa. Parte har dezakete, era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Erizaintzako gradua izatea eta elkargoko kide izatea.

Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioa frogatzen duen agiria.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

d) Eginkizun publikoak betetzeko gabetua edo desgaitua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez dutenek, parte hartu nahi badute, zinpeko aitorpen edo hitzemate bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ezen inongo diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez diela galarazten beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira oinarri honetan ezarritako baldintza guztiak, bai eta hautapen-prozesuak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

3. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak San Francisco de Asís Udal Patronatuaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz.

Eskabidea aurkezten bada 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako bideetariko edozein erabiliz, eskatutako dokumentazioa aurkeztu izanaren frogagiria igorri beharko zaio patronatuari, posta elektroniko bidez, honako helbide honetara: direccion@residenciacintruenigo.com eta bertan inguruabar horren berri emango da, betiere eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen.

Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek eskabideari data eta zigilua jarri diezazkioten, ziurtatu baino lehen. Era berean, mezu elektronikoa igorriko da arestian adierazitako helbidera, inguruabar horren berri emateko, betiere eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen.

Eskabideak izanen dira deialdi honen eranskin gisa argitaratutako ereduaren araberakoak, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera izangaiek nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nortasuna frogatzen duen agiriarena aurkeztu beharko dute, bai eta titulazioarena eta bigarren oinarrian eskatzen diren gainerako baldintzena ere.

Izangaiek helbide elektroniko bat adierazi beharko dute eskabidean, han jasoko dituzte-eta jakinarazpenak.

Desgaitasuna duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, desgaitasuna dutela frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenen eskaera egiten ahalko dute eskabidean bertan, horien beharra duten ariketetarako. Aparteko orri batean, adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten. Eskabideak, hain zuzen, eranskineko ereduari lotuko zaio.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, epea luzatuko da hurrengo lehen egun baliodunera arte.

4. oinarria.–Izangaiak onartzea eta erreklamazioak.

4.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko buruak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du, bai eta Udal Patronatuaren web-orrian eta iragarki-taulan ere.

Izangai baztertuek bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, horiek zuzentzeko.

4.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondotik, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko buruak ebazpena emango du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Patronatuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

4.3 Onartuen zerrendan agertzea ez da aski deialdian eskatutako baldintzak betetzen direla aitortzeko. Izangaiek aurkeztutako dokumentazioa edo San Francisco de Asís Udal Patronatuak bere eskuetan daukana aztertuta, eskatutako baldintzetako bat betetzen ez dutela ohartuz gero, deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

4.4. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, egintzat joko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritako ondorioetarako (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

5. oinarria.–Epaimahaia: eraketa eta jarduketak.

5.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Óscar Bea Trincado, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko burua.

–Epaimahaiburuaren ordezkoa: Edurne Navascués Muro, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarreko kidea.

–Lehen epaimahaikidea: María Moreno Etayo, i3e-ko aholkularitza eta kudeaketako teknikaria.

–Lehen epaimahaikidearen ordezkoa: Misael Narros Martín, i3e-ko aholkularitza eta kudeaketako teknikaria.

–Bigarren epaimahaikidea: Marcos Navascués Chivite, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarreko kidea.

–Bigarren epaimahaikidearen ordezkoa: M.ª Ángeles García Sesma, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarreko kidea.

–Hirugarren epaimahaikidea: Elisa Martínez García, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Enpresa Batzordeko kidea.

–Hirugarren epaimahaikidearen ordezkoa: Julia Alvero Yanguas, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Enpresa Batzordeko kidea.

–Epaimahaikide-idazkaria: Ana Domínguez Martínez, Cintruenigoko San Francisco de Asís Patronatuko zuzendaria.

–Epaimahaikide-idazkariaren ordezkoa: Ana Isabel Lacarra Ridruejo, Cintruenigoko San Francisco de Asís Patronatuko idazkaria.

5.2. Epaimahaiak eratu beharko du hautaprobak hasi baino lehen, eta haren eraketak eta jardunak balioa izan dezaten gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da, eta bertan epaimahaiburua eta idazkaria egotea, edo haien ordezkoak.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari buruz eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak. Berdinketa gertatuz gero, epaimahaiko buruak kalitateko botoa erabil dezake.

Halaber, oposizio-lehiaketako proba guztiak edo horietako bat zuzen egin daitezen, ahalmena izanen du beharrezkotzat jotzen diren barneko funtzionamendu arauak ebazteko, betiere deialdian azaltzen diren oinarriei jarraikiz.

5.4. Epaimahaiak izan dezake aholkulari adituen laguntza, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

5.5. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hala jakinarazi kalifikazio-epaimahaiko buruari, baldin suertatzen badira urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako ezarriak dauden arrazoiak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, epaimahaikideek berek uko egiteko arrazoiengatik edo haiek errekusatzeko legez ezarritako arrazoiengatik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da aldaketa hori.

6. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

6.1. Oposizioaldia (75 puntu gehienez).

Hautapen prozesua bi proben bidez eginen da. Bata teorikoa izanen da, eta bestea praktikoa, eta biak ere baztergarriak izanen dira.

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendan iragarriko da oposizioaldia zein egun, ordu eta tokitan hasiko den; probak 2025eko abendutik aitzina hastea dago aurreikusita.

6.1.1. Proba teorikoa: 50 puntu gehienez.

Proba honetan aukera anitzeko galdera sorta bati erantzun beharko zaio (25 galdera gehi erreserbako 5), eta erantzun zuzena bakarra izanen da. Galderak deialdiko eranskinean ageri diren gaiei buruzkoak izanen dira. Erantzun zuzen bakoitzeko, 2 puntu emanen dira. Erantzun okerrak zehatuko dira, alegia, oker bakoitzeko 0,25 puntu kenduko dira. Zuriz uzten diren erantzunek ez dute ez punturik emanen ez kenduko.

Epaimahaiak erabakiko du proba hau egiteko zer denbora izanen den gehienez.

Proba gaindituko dute gutxienez 25 puntuko kalifikazioa lortzen dutenek. 25 puntu lortzen ez dituztenek ezin izanen dute hurrengo proba egin.

Proba hau egiteko ezinen da inolako materialik, testurik edo makinarik kontsultatu. Eramaten ahalko dira bolaluma urdina edo beltza eta 2 zenbakidun arkatza soilik.

Probetan gutun-azal itxien sistema erabiliko da. Proba teorikoa zuzendu ondoren, epaimahaiak Patronatuaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko ditu oposizioaldiko behin-behineko emaitzak, eta horiekin batera gutun-azal itxiak irekitzeko eguna eta ordua zehaztuko ditu.

Epaimahaiak Patronatuaren iragarki-taulan eta web-orrian jarriko du izangaien zerrenda, bakoitzak lortu dituen behin-behineko puntuekin.

Izangaiek alegazioak egin ditzakete behin-behineko kalifikazio horien aurka, hiru egun balioduneko epean, Patronatuaren erregistro orokorrean aurkezturik. Alegazioak ebatzita, behin betiko zerrendak emanen ditu argitara Patronatuaren web-orrian eta iragarki-taulan. Alegaziorik badago, horiek ebatzi eta behin betiko emaitzak argitaratuko dira, hurrengo proba zer egunetan eta ordutan eginen den adierazita.

Probarako dei bakarra eginen da. Parte-hartzaileek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala edo pasaportea. Baztertuta geldituko dira agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak.

Hautaproba egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenendako bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak jarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

6.1.2. Proba praktikoa: 25 puntu gehienez.

Proba teorikoa gainditu dutenek soilik egiten ahalko dute proba praktikoa. Epaimahaiak proposaturiko kasu praktiko bat argitu beharko da, betiere lanpostuarekin ikusteko duena. Izan daiteke galdera laburrez osatutako ariketa bat, edo bestela, test motako galdera sorta bat (25 galdera gehi erreserbako 5), zeinean erantzun zuzena bakarra izanen da. Galderak deialdiko eranskinean ageri diren gaiei buruzkoak izanen dira. Erantzun zuzen bakoitzeko, 1 puntu emanen dira. Erantzun okerrak zehatuko dira, alegia, oker bakoitzeko 0,25 puntu kenduko dira. Zuriz uzten diren erantzunek ez dute ez punturik emanen ez kenduko. Ariketa honetan 25 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Epaimahaiak erabakiko du proba hau egiteko zer denbora izanen den gehienez.

Proba gaindituko dute gutxienez 12,5 puntuko kalifikazioa lortzen dutenek. 12,5 puntura iristen ez direnek ezin izanen dute lehiaketaldian parte hartu.

Proba hau egiteko ezinen da inolako materialik, testurik edo makinarik kontsultatu. Eramaten ahalko dira bolaluma urdina edo beltza eta 2 zenbakidun arkatza soilik.

Epaimahaiak Patronatuaren iragarki-taulan eta web-orrian jarriko du izangaien zerrenda, bakoitzak lortu dituen behin-behineko puntuekin.

Izangaiek alegazioak egin ditzakete behin-behineko kalifikazio horien aurka, hiru egun balioduneko epean, Patronatuaren erregistro orokorrean aurkezturik. Alegazioak ebatzita, behin betiko zerrendak emanen ditu argitara Patronatuaren web-orrian eta iragarki-taulan.

Probarako dei bakarra eginen da. Parte-hartzaileek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala edo pasaportea. Baztertuta geldituko dira agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak.

Hautaproba egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenendako bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak jarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

6.2. Lehiaketaldia: 25 puntu gehienez.

Merezimenduen balorazioa: Soilik baloratuko dira oposizioaldia gainditu duten izangaien merezimenduak. Izangaien merezimenduak honako baremo honi jarraikiz baloratuko dira: (gehienez ere, 25 puntu):

–Erizain (EUD) gisa, egoitza geriatriko edo zentro soziosanitarioetan egindako zerbitzuengatik: 3 puntu, egindako zerbitzu urte bakoitzeko. Urtebetetik beherako zerbitzuen kasuan, zati zuzenki proportzionala kalkulatuko da.

–Erizain (EUD) gisa, beste baliabide, erakunde edo enpresa mota batean egindako zerbitzuengatik: 1 puntu, lan egindako urte bakoitzeko. Urtebetetik beherako zerbitzuen kasuan, zati zuzenki proportzionala kalkulatuko da.

–Gehienez ere 20 puntu emanen dira egindako zerbitzuengatik.

–Erizaintza geriatrikoaren arloko prestakuntza baloratuko da, honela: egiaztatutako 10 orduko 0,50 puntu emanen dira, eta gehienez ere, 5 puntu.

Merezimenduak agiri bidez alegatu eta frogatu beharko dituzte izangaiek deialdian parte hartzeko eskabidea aurkeztean, horretarako erabiliz jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko.

6.3. Azken kalifikazioa.

Azken kalifikazioa edo balorazioa aterako da batuz oposizioaldiko puntuazioa (gehienez 75 puntu) eta aurkezturiko merezimenduen lehiaketaldiko puntuazioa (gehienez 25 puntu); beraz, azken balorazioa gehienez 100 puntu izanen da.

Parte-hartzaileen artean berdinketarik gertatuz gero, epaimahaiak ebatziko du, kontuan izanik proban zeinek eskuratu duen puntuaziorik handiena. Berdinketak bere horretan segitzen badu, proba praktikoan puntu gehien lortu duenaren alde eginen da. Berdinketak jarraitzen badu, azterketa teorikoko lehen 15 galderetan lortutako puntuazio handiena hartuko da kontuan. Hala ere, berdinketak jarraitzen badu, zozketa bakar baten bidez erabakiko da, zeina kalifikazio epaimahaiak eginen baitu.

Zozketako emaitzak argitaratuko dira Cintruenigoko San Francisco de Asís Patronatuaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.patronatosanfranciscodeasis.com).

7. oinarria.–Gainditzen dutenen zerrenda.

7.1. Izangaien behin betiko kalifikazioa burututakoan, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda prestatuko du, lortutako puntuazioaren ordenan, eta argitara emanen du Patronatuaren web-orrian eta iragarki-taulan. Zerrenda loteslea izanen da eta Udal Patronatuko Batzarrari igorriko zaio espediente osoarekin batera, bai eta puntuazio handiena lortu dutenen aldeko izendapen proposamenekin batera ere.

San Francisco de Asís Patronatuko Batzarrak izendapen proposamena onetsita, Patronatuaren web-orrian eta iragarki-taulan argitaratuko da, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.

Zerrenda horrekin batera, 1.1 oinarrian aipatzen den zerrenda eratuko da, erizain (EUD) lanpostuan aritzeko aldi baterako kontratazioak egiteko, halakorik behar izanez gero.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Patronatuaren Erregistro Orokorraren bidez:

a) Deialdiaren bigarren oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

b) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, eragozten dionik karguaren eginkizunak betetzea. Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin egin edo hitzematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

e) Deialdian ezarritako gainerako baldintzak betetzen direla frogatzeko agiriak.

Jatorrizko agiria edo haren kopia konpultsatua aurkeztu behar dira kasu guztietan.

7.3 Aipatu epearen barrenean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, esandako agiriak aurkezten ez baditu, ezin izanen da kontratatu eta, beraz, haren jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko dira; betiere, horrek ezertan galarazi gabe eskabidean eginiko faltsukeriagatik erantzun beharra, halakorik egin badu.

7.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, probak gainditu dituztenen zerrendan (7. apartatua) hurrengoa den izangaiak beteko du lanpostua. 1.

7.5 Proposatutako izangairen batek espresuki uko egiten badio kontratazioari, ulertuko da izendapen proposamenean sartzen dela probak gainditu dituen eta puntuazioaren arabera hurrengoa den izangaia.

7.6. Hautapen-prozesua bukaturik, eta probak gainditu eta puntuaziorik handienak lortu duen izangaiak aurreko oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren, Udal Patronatuko Batzarrak ebatziko du San Francisco de Asís Udal Patronatuko lan-kontratudun finko izendatzea, deialdi honen xede den lanpostuan aritzeko.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7.7. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazten diotenetik hasita. Epe horretan jabetza hartzen ez badu (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko langilea izateko.

8. oinarria.–Aldi baterako kontratatzeko dei egitea.

8.1. Gainditu duten izangaiei Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuan gertatzen diren beharren arabera egingo zaie dei, deialdi honetan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ondotik azaltzen diren zerrendak sortuko dira aldi baterako kontrataziorako, hautapen-prozesuan parte hartu ondotik plazarik lortu ez duten izangaiekin. Kontratazio zerrendak bost urte iraunen du, salbu eta epe laburragoan agortzen bada edo beste deialdi bat egiten bada.

Errazago lokalizatzeko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen eman beharko dute (harremanetarako beste telefono batzuk ere eman ditzakete), bai eta helbide elektroniko bat ere. Informazio hori etengabe eguneratua eduki behar dute.

Izangaiei deitzeko, jarraikiko zaie aurreko apartatuetan ezarritako lehentasun irizpideei.

Oro har, telefonoz kontratu bat eskaintzeko, gutxienez hiru saiakera eginen dira izangai bakoitzarekin, hark jakinarazitako bideak erabiliz, eta deiak bi eguneko epean banatuz.

Dei bakoitzaren oharra jasoko da, aipaturik gorabeherak, eguna eta ordua.

Izangai batekin harremanetan jarri eta kontratatzeko eskaintza eginez gero, erantzuten ez badu, uko egiten diola ondorioztatuko da.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.

Izangaiekin harremanetan jartzerik izan ez bada, zerrendan zuten tokiari eutsiko diote.

Hiru hilabetekoak edo laburragoak izanen direla aurreikusten den kontratazioetan edo lanpostua premiaz bete behar eta dei egiteko ezarritako bi eguneko epea itxaron ezin denetan, izangaiarekin harremanetan jartzea lortu ondoren lanean berehala hastea onartzen duen lehen izangaiari eskainiko zaizkio, artikulu honetako aurreko apartatuetan ezarritakoa bete beharrik gabe.

Kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie beste lanpostu bat betetzeko kontrataziorik eskainiko, deialdia beste lanpostu bati dagokion beste zerrenda batetik egiten denean izan ezik.

Lanaldi partzialeko aldi baterako kontratazioetan, ahaleginak eginen dira lanaldia zerbitzu berean sortzen diren beste behar batzuekin osatzeko, kontratu berarekin egitea posible bada eta interesduna ados baldin badago.

8.2. Deiak amatasunaren edo adopzioaren lizentzia kasuetan.

Amatasun edo adopzio lizentzia hartzeko ezarrita dagoen epearen barnean aldi baterako kontratu bat sinatzeko deia jaso eta kontratua onartzen duten izangaiei hura erreserbatuko zaie lanean benetan hasten diren arte, orduan sinatuko baitute kontratua.

Kontratua onartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, baldin eta, kontratuak ustez izanen duen iraupena ikusita, aukera badute lanpostuan benetan hasteko.

Lanpostuan sartuko dira amatasun edo adopzio lizentziarako ezarritako epea bukatzen den egunean, edo lehenago, interesdunak eskatzen badu, baina betiere erditu ondoren amarendako ezarritako nahitaezko atsedenaldia bukatutakoan.

8.3. Kontratatzeko eskaintzari uko egitea.

Izangairen batek uko egiten baldin badio eskaini zaion lanpostuari, zerrendaren bukaerara pasatuko da, salbu frogatzen badu honako egoera hauetako batean dagoela:

a) Indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik horretara behartua egotea.

b) Aldi baterako ezintasun egoeran izatea edo haurra izan edo adoptatzeagatik lizentzia izatea. Arrazoi horregatik kontratu bati uko egiten diotenak ez dira berriz itzuliko aktibo egotera, harik eta behar bezala frogatzen duten arte ukorako arrazoia bukatu dela.

c) Zaindu behar izatea 3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, berezkoa nahiz harreran hartua edo adoptatua.

d) Zaindu behar izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena, adina, istripua edo eritasuna dela kausa.

e) Norberaren ezkontza edota, uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearen arabera, pareko egoeran suertatzea (Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko Legea), baldin eskainitako kontratuaren hasiera eguna badago bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturalen barnean.

f) Kontratazioren bat indarrean izatea, izan administrazio-araubidekoa edo lan-araubidekoa.

g) Desgaitasunen bat behar bezala aitortua izatea eta desgaitasunaren ezaugarriak bateraezinak izatea eskaintzen zaion lanpostuaren berariazko ezaugarriekin.

Aurreko apartatuan azaltzen diren kasuetan izangaiek jakinarazi beharko dute badaudela lanerako prest. Hala jakinarazten ez den artean, dena delako izangaiak ez dira egonen deitzeko moduan, eta ez zaie inolako lanposturik eskainiko deialdi honi dagokion zerrendatik.

Apartatu honetan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek 7 egun naturaleko epea izanen dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, hori agiri bidez eta behar bezala justifikatzeko. Hala eginez gero, lanpostuari uko egin ziotenean zerrendan zuten toki berean segituko dute.

8.4. Zerrendetatik baztertzea.

Ondoko kasuotan izangaiak zerrendatik baztertuta geldituko dira:

a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.

b) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoi batengatik.

c) Sinatutako kontratuari uko egitea, salbu eta horren arrazoia baldin bada administrazio publiko edo pribatuan sartzea. Agiri bidez eta modu fede-emailean frogatu beharko da hori, ukoaren formalizaziotik 7 egun naturaleko epean. Kasu horretan, izangaia zerrendako azken tokira pasatuko da.

d) Lanpostutik alde egitea.

e) Ez gainditzea bi hilabeteko probaldia, edo kontratua azkentzen bazaio diziplina-espediente bat dela-eta; behin betiko baztertuko da dagoen zerrenda guztietatik.

f) Kontratua azkentzea diziplinazko arau-hauste baten ondorioz.

g) Kontratua azkentzea gerora sortutako arrazoiak direla kausa, kontratatzen den langileak ez duelako gaitasunik lanpostuan aritzeko edo hartara ez delako egokitu, ikusirik errendimendu eskasa, edo lanpostuaren edukian gertatutako aldaketak direla medio.

h) Urtebeteko epean izangaiarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izatea, hark emandako telefonoen edo helbide elektronikoaren bidez kontratatzeko deiak behin eta berriz eginda ere.

8.5 Eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak hautapen-prozesutik baztertuko dira, Patronatuko buruaren ebazpen baten bidez, eta galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak.

8.6. Datu pertsonalen babesa.

Bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluarekin, izangaiei honako hau jakinarazten zaie (Datuak Babesteko Europako Erregelamendua, DBEO):

–Izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatua da.

–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da kontratu bat gauzatzeko, interesduna kontratu horren parte bat denean, edo berak eskatuta, beharrezkoa izateagatik kontratatu aurreko neurriak aplikatzeko), eta DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikatzekoa zaion legezko betebehar bat betetzeko).

–Datuak zein helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuak komunikatuko dira legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa), gardentasunaren atarian argitaratzea barne, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo gardentasun atariaren bitartez, non informazio gehiago baitago eskura.

–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

9. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarrien edo deialdia bera aplikatzeko egintzen aurka, baldin egintza horiek ez badira kalifikazio-epaimahaiarenak, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiak ematen dituen egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke deialdia egin duen udal organoari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik, hilabeteko epean.

ERANSKINA.–GAI ZERRENDA

1.–Erizaintzako dilemak eta teoriak. Arazoak erizaintzako laguntzan. Erizaintzako diagnostikoak.

2.–Osasunaren kontzeptua. Osasun-eritasun zikloa. Hartan eragina duten faktoreak. Osasun laguntzaren mailak.

3.–Gerontologia eta geriatria kontzeptua. Erizaintza geriatrikoaren jarduketa eremuak.

4.–Zahartze prozesua. Zahartzearen gaineko teoriak. Zahartze prozesuak berezko dituen aldaketak.

5.–Zahar osasuntsua. Biziera, oinarrizko premien azterketa. Hirugarren adinaren demografia eta soziologia.

6.–Modu osasuntsuan zehartzeko gomendioak. Zaharren arrisku faktoreak eta horiek prebenitzeko neurriak. Osasun hezkuntza.

7.–Gaixotasuna, zaharren patologia garrantzitsuenak: BGBK (biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa), arazo muskulu-eskeletikoak, garun-hodietako arazoak.

8.–Berez baliatzeko ezgaitasunaren agerkari nagusiak geriatrian. Tratamendua eta zainketa berariazkoak. Baloratzeko eskalak.

9.–Eragin soziosanitario handiena duten nahasmendu geriatrikoak: funtzio kognitiboen galera eta dementzia. Dementzia motak. Baloratzeko eskalak.

10.–Zahar etxeetan bizi diren adineko pertsonen eskubideak eta betebeharrak. Tratu txarren prebentzioa.

11.–Zaharraren erorikoak. Zaharraren erorikoen balorazioa. Nola jokatu erorikoekin.

12.–Arreta integrala eta pertsonarengan zentratua.

13.–Mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonendako banakako arreta plana.

14.–Osasunaren zainketa lantokian. Osasun jardueraren eginkizunak laneko arriskuen prebentzioan.

15.–Erizaintzako zainketak ohean dagoen zaharrarendako.

16.–Hirugarren adinekoen medikazioa.

17.–Hirugarren adinekoen elikadura.

18.–Zaintzen humanizazioa.

19.–Zainketa aringarriak.

20.–Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea: oinarrizko kontzeptuak. Eskubideak eta betebeharrak laneko segurtasunean. Lan-osasuna: izaera biologiko, kimiko, fisiko eta psikologikoko arriskuak. Prebentzio neurriak. Lanaren ondoriozko patologiak: lanbide-gaixotasunaren kontzeptuak, lan-istripua. Ergonomia: gorputzaren mekanika.

21.–Lotura mekaniko eta farmakologikoak. Kontzeptuen eta arauen esparrua.

22.–Talde lana. Diziplina anitzetako taldeak eta diziplina artekoak.

23.–Bioetika. Sekretu profesionala. Autoestimua.

24.–Heriotza eta zaharra. Horri loturiko arazoak.

25.–Pertsonarengan zentratutako arreta eredua. Enpatia, entzute aktiboa, erabakitzeko gaitasuna.

ERANSKINA.–ESKABIDEA

https://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/005C_Local_concurso_oposic_E.pdf

Iragarkiaren kodea: L2514435