233. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Deialdia, gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 22ko 399. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gizarte-langilearen plaza bat (03-13 plaza), lanaldi erdian, Vianako Udalean, eta, halaber, izangaien zerrenda bat osatzeko, hautapen prozesuan plazarik lortzen ez duten izangaiekin, aldi baterako kontrataziorako. Deialdia argitara eman zen 2025eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 12an.

Alkatetzaren irailaren 9ko 778/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

–Onartuak:

1. ESTEFANÍA ABRANTES FERNÁNDEZ DE BOBADILLA

2. IRENE ACEÑA IRIARTE

3. ANDREA AGUIRRE ARTIZ

4. ANDREA AJONA OSÉS

5. RAQUEL ANGUIANO JIMÉNEZ

6. ALBA ANTÓN GARCÍA

7. ANA ISABEL ARNEDILLO ASTRÁIN

8. MARÍA LOURDES ARROYO CASARES

9. CONCEPCIÓN AYERRA ARBELOA

10. BEATRIZ BENEDÍ CALAHORRA

11. MARISOL BETACO THACCO

12. SANA BOURHAIL AZAR

13. SARAY CALVO CALONGE

14. VANESA COLOMA GREGORIO

15. VERÓNICA COTORRUELO LASTRA

16. ELENA DOMÍNGUEZ SAN PEDRO

17. GUILLERMO DORADO GARCÉS

18. SARA EL BAKALI MOHAMMADI

19. CARMEN ELVIRA MARTÍNEZ

20. ANTHONY DAVID ENCALADA SÁNCHEZ

21. RAQUEL ESPEJO CAMPOS

22. CÉSAR EZQUERRO ORTEGA

23. BLANCA FÉREZ GARCÍA

24. CRISTINA FERNÁNDEZ JIMÉNEZ

25. CRISTINA FONTECHA POLO

26. MARTA GARCÍA GALLEGO

27. VANESSA GARCÍA TOMEY

28. ÁNGELA GIL DE GÓMEZ CHAMADOIRA

29. NOELIA GONZÁLEZ FACILA

30. ANA GURREA GARCÍA

31. NAIARA GUTIÉRREZ PIPAÓN

32. MARÍA ESTHER LÓPEZ SÁENZ

33. AMAIA LÓPEZ SANTURDE

34. MARÍA ISABEL MARTÍN FRAILE

35. MÓNICA MARTÍN GONZÁLEZ

36. IRACHE MORRÁS MANGADO

37. MARÍA NAVARLAZ OSTIZ

38. MIREYA NAVARRO ALONSO

39. MARÍA CARMEN OLIVÁN GALILEA

40. AHINOA ORDOÑEZ MANGADO

41. ANDREA MARÍA ORTIZ JIMÉNEZ

42. TANIA OSÉS HERMOSO

43. MIKEL OSINAGA RUIZ

44. PAULA PALAO ORTIZ

45. LAURA PASCUAL RUBIO

46. SANDRA PIZARRO CRIADO

47. JUAN PRADO FONTECHA

48. ENARA ROBLEDO ROYO

49. LUCÍA RODRÍGUEZ-MAIMON ZAMALLOA

50. NURIA RUBIO ARRIETA

51. ÍÑIGO RUIZ DE LARRINAGA OJANJUREN

52. LEIRE RUIZ DE VIÑASPRE LÓPEZ

53. ANDREA RUIZ GARCÍA

54. MARÍA RUIZ VIGERA

55. LUCÍA SÁENZ GIL

56. SUSANA SÁINZ MARTÍNEZ

57. MARGARITA SANTO DOMINGO MARTÍNEZ

58. MARÍA FELICIDAD SEGARRA MOCHALES

59. ANDREA TOLEDO RUIZ

60. CARLOTA VALDEMOROS PAYUETA

61. LEYRE VAREA CORREA

62. LUZ MARÍA VILLANUEVA NARCISO

63. SILVIA VILLAR SÁENZ DE SANTA MARÍA

64. ENCARNACIÓN BARANDIARÁN LANA

65. PILAR DONÉS MORA

66. LILY JOHANA AGÁMEZ PAYARES

–Baztertuak: Inor ez.

Bigarrena.–Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: B. Yolanda González García, Vianako Udaleko alkatea.

Epaimahaiburuaren ordezkoa: Aitana Duque Martínez, Vianako Udaleko lehen alkateordea.

–Lehen epaimahaikidea: Cristian Virto Carrero, Vianako Nuestra Señora de Gracia zahar-etxeko gizarte-langilea.

Lehen epaimahaikidearen ordezkoa: Ana Isabel Cadarso García, Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzailea.

–Bigarren epaimahaikidea: Nekane Bárbara Induráin, Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea.

Bigarren epaimahaikideren ordezkoa: Rosana Ruiz Martínez, gizarte-langilea / Nafarroako Gobernuaren Gizarte eta osasun arloko arreta integraleko zerbitzu soziosanitarioen (PAISS) koordinazio taldeko koordinatzailea (ECOSS Lizarra).

–Hirugarren epaimahaikidea: Sonia Echeverría Santamaría, Vianako Udaleko langileen ordezkaria.

Hirugarren epaimahaikidearen ordezkoa: David Arguijo Pérez, Vianako Udaleko langileen ordezkaria.

–Epaimahaikide idazkaria: María Asunción Gil Barnó, Vianako Udaleko idazkaria.

Epaimahaikide idazkariaren ordezkoa: Fernando del Prado Abadía, Vianako Udaleko giza baliabideetako teknikaria.

Hirugarrena.–Lehen ariketa egiteko eguna ezartzea: 2025eko abenduaren 10a, astelehena, 09:30ean, Vianako kultura etxean (Navarro Villoslada kalea 16, Viana).

Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira iragarritako data, ordu eta tokietan agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

Laugarrena.–Agintzea honako hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Vianako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean https://www.viana.es/oferta-publica-de-empleo/, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Vianan, 2025eko azaroaren 6an.–Alkatea, B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2514616