2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko 3 urtetik beherako haurrak eskolatzeko eta zaintzeko. Laburpena 2025-2026 ikasturtea
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 866738.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/866738).
Onetsi zen Alkatetzaren 2025eko urriaren 28ko 463/2025 Ebazpenaren bidez.
Lehena.–Onuradunak.
Eskolatutako haurren ordezkari diren pertsona fisiko hauek izanen dute laguntza horiek jasotzeko eskubidea:
–Aita edo ama, filiazio naturalaren zein adopziozko filiazioaren bidezkoa, baldin eta guraso-ahaletik baztertu ez bada edo hura kendu ez bazaio.
–Gurasoak baztertu badira guraso-ahaletik edo hura kendu bazaie, onuraduna izanen da guraso-ahala duen tutorea, betiere eskatzen diren baldintzak betetzen baditu.
–Epai bidezko banantzea edo dibortzioa gertatu denean, dagokion ebazpen judizialean zaintza esleitu zaion ama edo aita.
–Pertsona bat baino gehiagoren arteko zaintza partekatua ezartzen bada ebazpen judizialean, haiek adostu beharko dute zein izanen den laguntzaren eskatzailea, onuradun bakarra izanen baita.
–Familia-harreran dauden haurren tutore bat.
Bigarrena.–Xedea.
Oinarri hauen xedea da Zizur Zendeako Udalak ematen dituen dirulaguntzak arautzea, Zizur zendeako udalerrietan erroldatutako familiei laguntza ekonomikoa emateko; zehazki, seme-alaben eskolatzeak eta zaintzak eragindako gastuak ordaintzen laguntzeko, haurrak hezteko eta zaintzeko zentro pribatuetan.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko Zizur zendean erroldatuta dauden 3 urtetik beherako haurrak eskolatzeko eta zaintzeko 2025-2026 ikasturtean. Oinarri arautzaileak.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
5.000 euro.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hasiko da oinarrien laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.
Gazolatzen, 2025eko azaroaren 3an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2514462