233. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Aldaketa, hiri lurzoruari buruzko arau partikularretako 3.2 artikuluan, Arau Subsidiarioetan. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2025eko urriaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntual bat egitea hiri lurzoruari buruzko arau partikularretako 3.2 artikuluko determinazio xehatuetan, indarreko Arau Subsidiarioetan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Horrenbestez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da Udaleko Idazkaritzako bulegoetan, jendea hartzeko ordutegian, hau da, astelehenetik ostiralera, bidezko jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Miranda Argan, 2025eko urriaren 30ean.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2514273