Iragarkia
233. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 20a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE
Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (kirol instalazioak), lan-araubide finkoan
Alkatearen 2025eko urriaren 31ko 2025-1210 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (kirol instalazioak), lan-araubide finkoan.
Uharten, 2025eko urriaren 31n.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketaren bidez betetzea zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (kirol instalazioak), lan-araubide finkoan eta lanaldi osoan. Plaza horrek 40.3 zenbakia du plantilla organikoan.
1.2. Halaber, deialdi honen bidez, aldi baterako kontratazioak egiteko zerrendak osatu nahi dira prozeduran lanposturik lortzen ez duten izangaiekin. Oposizio-lehiaketaren emaitzekin zerrenda bat eratuko da, Udalak etorkizunean aldi baterako kontratuak egin behar dituenean erabiltzeko. Kasu horretan, kontratuak eginen dira hautaprobak gainditu dituzten izangaiek lortutako puntuazio ordenaren arabera, eta uneoro errespetatuz zerrendak kudeatzeko barne araudia –kontratua egiteko unean indarrean dagoen araudia, alegia.
1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazioko organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.
1.4. Lanpostuak D mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan eginiko sailkapenaren arabera, bai eta Udaleko plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere.
1.5. Goizeko eta arratsaldeko txandetan egin beharko da lan.
1.6. Honako hauek dira hautatutako izangaiek egin beharreko lanak:
Eginkizun nagusiak izanen dira mantentze-lanak egitea Ugarrandia kiroldegiko instalazioetan eta Itaroan (izotz pista eta bainuetxea), horretarako eginez argiteriako, iturgintzako, igeltserotzako eta garbiketako lanak eta, oro har, instalazioak behar bezala mantentzeko beharrezkoak diren bestelako lanak. Orobat, eguneko neurketak kontrolatzea eta idaztea legionelari aurre egiteko programako liburuetan, etxeko ur beroa duten eraikinei dagokienez. Gerta liteke mantentze-lanak eta, oro har, zerbitzu anitzei lotutakoak egin behar izatea Udalaren beste instalazioetan eta eraikinetan.
1.7. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak izenpetutako eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.
Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo hortik gorakoak, haien kontura biziz gero.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
c) Eskola Graduatuko titulua, Lanbide Heziketako lehen mailako titulua edo horien baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioa frogatzen duen agiria.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete beharreko eginkizunetan aritzeko.
e) B motako gidabaimena izatea.
f) Ez egotea desgaitua edo baztertua eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publiko baten zerbitzutik kendua.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.
1.8. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek frogatu beharko dute aipatutako baldintza horiek betetzen dituztela, deialdi honetako 9. oinarrian ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko dituzte, hain zuzen ere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta horien jabe beharko dute izan oposizioaldiak dirauen bitartean eta izendapena egiten den arte.
2.–Eskabideak.
2.1. Uharteko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak, aurrez aurre edo elektronikoki, hogei egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak lotuko zaizkio deialdi honen I. eranskin gisa argitaratutako ereduari, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela baldintza guzti-guztiak, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.
2.2. Eskabideari gehituko zaio nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen agiri ofizial baliokidearena, gidabaimenaren fotokopia, lan-bizitzaren ziurtagiria eta izangaiak lehiaketaldian baloratzea nahi dituen merezimenduen frogagiriak. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak. Agiri horiek modu telematikoan aurkeztuz gero, agirioi jarri beharko zaie beren edukiarekin bat datorren izena.
2.3. Orobat, eskabideari ordainagiri bat erantsiko zaio, frogatzen duena espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 5,00 euro ordaindu izana (diru-sarrera egiteko kontua: ES59 3008 0087 74 1447560721). Ordainagirian "asa convocatoria INST-DEP" idatzi behar da. Tasa, ordaindu ondoren, ez da itzulgarria. Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da. Salbuetsita egonen dira inskripzioa egiteko unean langabezian daudela frogatzen dutenak.
2.4. Desgaitasuna duten pertsonek horren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte, etorkizunean eginen diren deiei begira.
2.5. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
2.6. Desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denbora eta baliabideen aldetik, ariketak egin ahal izateko, hala behar izanez gero. Halakoetan, eskabidean adierazi beharko dute, beste orrialde batean, zer nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.
3.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
3.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Uharteko Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Udalaren web-orrian argitaratzeko.
3.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrendak argitaratzen direnetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
3.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoren, Uharteko Udaleko alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Udalaren web-orrian argitaratzeko aginduko du.
4.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduna.
–Epaimahaiburua: Alfredo Arruiz Sotés, Uharteko Udaleko alkatea.
–Epaimahaikidea: Txemari Zurbano Peñas, Uharteko Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna.
–Epaimahaikidea: Iñigo Aristregui Elcano, Uharteko Udaleko zerbitzu anitzetako / kirol instalazioetako arduraduna.
–Epaimahaikidea: Xabier Díaz Piñar, Uharteko Udaleko langileen ordezkaria.
–Epaimahaikide idazkaria: Gustavo Jiménez Martín, Uharteko Udaleko Giza Baliabideen kudeatzailea.
4.1. Epaimahaia hautapen probak hasi baino lehen eratu beharko da.
4.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago gutxienez kideen gehiengo osoa.
4.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruzko auzi guztiak.
4.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.
5.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
5.1. Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu: lehiaketaldia eta oposizioaldia; lehenbizi lehiaketaldia eginen da. Oinarri hauetan adierazi bezala eginen dira.
5.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko diren oposizioaldiko ariketak. Gainerako proben iragarkiak Udalaren web-orrian argitaratuko dira.
6.–Lehiaketaldia.
6.1. Lehiaketaldia ez da baztertzailea. Lehiaketaldiaren helburua da izangai bakoitzaren merezimenduak baloratzea, eta gehienez ere 30 puntu emanen dira, baremo honekin bat:
a) Laneko esperientzia osagarria, lotura zuzena duena lanpostuko zereginekin, eranskineko baremoan ezarritako irizpideari jarraikiz: 14,65 puntu gehienez.
b) Prestakuntza osagarria, lotura zuzena duena lanpostuko zereginekin, eranskineko baremoan ezarritako irizpideari jarraikiz: 13,25 puntu gehienez.
Epaimahaiak III. eranskineko baremoaren arabera baloratuko ditu izangaien merezimenduak; horiek denak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.
c) Euskaraz jakitea (2,10 puntu gehienez):
–A1 maila: 0,53 puntu.
–A2 maila: 1,05 puntu.
–B1 maila: 1,58 puntu.
–B2 eta C1 maila: 2,10 puntu.
Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiriaren bidez edo baliokidetzat jotzen den titulu baten bidez frogatzen ahal da.
Titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkeztuz gero, epaimahaiak goragoko maila duena baizik ez du baloratuko.
6.2. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak.
7.–Oposizioaldia.
7.1. Oposizioaldiak ariketa hauek izanen ditu, eta gehienez ere 70 puntu lortzen ahal dira Oposizioa ez da hasiko 2026ko otsaila baino lehen.
7.2. Lehenbiziko probak ariketa bakarra izanen du. Galdera sorta bati erantzun beharko zaio; zenbait aukera emanen dira erantzuteko, baina horietako bakarra izanen da zuzena. Galderak izanen dira II. eranskinean ageri diren gaiei buruzkoak. Erantzun okerrek puntuak kenduko dituzte, epaimahaiak proba hasi aurretik ezarritako proportzioan. Ariketa honetan, gehienez ere, 30 puntu lor daitezke, eta bazterturik geldituko dira 15 puntura iristen ez diren izangaiak.
7.3. Bigarren ariketan proba teoriko-praktiko bat edo batzuk egin beharko dira, lotuta egonen direnak lanpostuko zereginekin. Ariketa horren gehieneko puntuazioa 40 puntukoa izanen da.
7.4. Proba hauek egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahalko, ezta bestelako materialik ere, bolaluma izan ezik.
7.5. Dei bakarraren bidez eginen dira oposizioaldiko proba guztiak, eta izangaiak nortasun agiri nazionala (NANa) aldean dutela agertuko dira, nork bere nortasuna behar bezala frogatzeko. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein delarik ere.
7.6. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.
8.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, kontratatzeko proposamena, eta agirien aurkezpena.
8.1. Ariketaren kalifikazioa egindakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Uharteko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioak batuz, eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia kontratatzeko proposamena eginen dio deialdia egin duen organoari.
8.2. Emaitzak argitara eman eta 15 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren Erregistro Orokorrean:
a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.
b) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta ez dela kendua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
c) Osasun-ziurtagiria, erakusten duena ez duela eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, galarazten dionik karguaren eginkizunetan aritzea, jarraikiz deialdiko lanpostuan gauzatu beharreko jardueretarako ezarritako osasun-protokoloei. Ezin izanen dira kontratatu aipatutako osasun-azterketan "gai" kalifikazioa ez duten izangaiak.
d) Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.
Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, zinpeko deklarazio bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik sartzea beren estatuko funtzio publikoan.
e) Hala behar badu, Uharteko Udalak eskatzen dituen agiri osagarriak.
8.3. Aipatutako epearen barrenean agiriak aurkezten ez badira (salbu aski arrazoitutako ezinbertzeko kasuetan), izangaia ezin izanen da kontratatu eta, beraz, haren jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko dira, galarazi gabe legokiokeen erantzukizuna.
8.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Uharteko Udalak lanpostua beteko du zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin, hots: hautaprobak gainditu dituztenen zerrendan (9.1 apartatuan aipatzen den horretan) ondo-ondotik heldu den izangaiarekin.
9.–Kontratazioa.
9.1. Hautapen prozedura bukatu eta izangaiek aurreko oinarrian aipatzen diren agiriak ekarri ondoan, alkateak kontratatu eginen du.
9.2. Deialdiaren emaitza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
9.3. Hautatutakoak alkatetzaren ebazpenean adierazitako egunean sinatu beharko du kontratua. Epe horretan kontratua formalizatzen ez bada (salbu ezinbesteko kasuetan), galduko dira kontratatuak izateko eskubide guztiak. Horrelakorik gertatuz gero, 9. oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.
10.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda.
10.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarri denarekin bat, Funesko Udaleko alkateak aldi baterako Uharteko kontratazioak egiteko izangaien zerrenda hauek eratuko ditu, deialdi honen 13. oinarrian ezarritako prozedurari jarraikiz.
–Hautaprobak gaindituta ere, lanposturik gabe gelditu diren izangaien zerrenda.
–Hautapen prozesuaren ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda.
11.–Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak osatzeko prozedura.
Kalifikazio-epaimahaiaren espedientea jasota, Uharteko Udaleko alkate udalburuaren ebazpen baten bidez onetsiko dira, hala behar badu, aldi baterako kontratazioa egiteko zerrenda hauek:
a) Probak gainditu baina lanposturik eskuratu ez dutenen zerrenda.
b) Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda, probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangai ez badira.
Gerta liteke Udalak eskatzea deialdiaren 2. oinarrian eskatu den tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua lortzeko eskubideen ordainagiriarena edo egoki irizten duen bestelako agiriren bat.
Oposizioa gainditu bai, baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen prozesuan zenbat eta puntuazio handiagoa erdietsi, eta gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan zenbat eta puntuazio handiagoa erdietsi, halakoxea izanen da lehentasuna aldi baterako kontratazioa egiteko zerrendetan.
Edonola ere, aldi baterako kontratazioetarako zerrendetako izangaiei deitzeko irizpideak izanen dira ezarrita daudenak kontratazioaren unean indarrean den Udaleko zerrendak kudeatzeko barne araudian.
12.–Datu pertsonalak babestea.
Izangaiei honako hauek jakinarazten zaizkie, 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):
–Uharteko Udala da deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.
–Datuen tratamenduaren xedea da garbitzaileen bi lanpostu betetzea, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoaren bidez, lanaldi osoan aritzeko.
–Honako hau da tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa:
DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).
DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-betebeharra betetzeko).
Datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko denboran ere. Datuak beste administrazio batzuekin partekatzen ahalko dira, lanari lotutako xedeetarako. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
–Legez ezarritako kasuetan komunikatuko dira datuak, eta deialdian xedatutakoaren arabera argitaratuko dira.
–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatu, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo egoitza elektronikoaren bidez.
–Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.
13.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari, erabaki hau edo errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, aurretik organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo bertzela,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epearen barnean.
c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen erakundean berean, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
I. ERANSKINA.–HAUTAPEN-PROZESUAN PARTE HARTZEKO ESKABIDE EREDUA
II. ERANSKINA
Administrazioko gaiak.
1. gaia.–Udala. Osaera. Kideak hautatzea. Osoko bilkura, Alkatetza eta Tokiko Gobernu Batzarra. Informazio batzordeak. Udal erakundeen funtzionamendua.
2. gaia.–Genero berdintasuna: 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Berdintasunerako erakundeen antolaketako sistema. III. titulua: Berdintasunerako eskubidea bermatzeko tresnak. Udal ordenantza, hizkera eta irudi ez-baztertzailearen erabilera arautzen duena.
3. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua:
I. titulua.–Langile motak. II. titulua. 2. kapitulua: Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea.
II. titulua.–6. kapitulua: Administrazio egoerak. II. titulua.–7. kapitulua: Lanpostuak betetzea.
II. titulua.–8. kapitulua: Eskubideak eta betebeharrak. II. titulua.–9. kapitulua: Diziplina araubidea.
Lanbideko gaiak.
1. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa, I. kapitulua: xedea, aplikazio-eremua eta definizioak. Ergonomia lanpostuan. Zamak eskuz erabiltzea. Ahalegin fisikoari loturiko arriskuak. Arrisku biologikoak. Arrisku kimikoak. Norbera babesteko ekipamenduak eta segurtasun-arauak, lorezaintzako, korronte elektrikoetako, iturgintzako, igeltserotzako, pinturako eta zurezko eta metalezko arotzeriako jarduerekin lotutakoak.
2. gaia.–773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, gutxieneko xedapenak ezartzen dituena langileek norbera babesteko ekipamenduak erabiltzeari buruzko segurtasun eta osasunerako. Uztailaren 18ko 1215/1997 Errege Dekretua, segurtasun eta osasun xedapen gutxienekoak ezartzen dituena langileek laneko ekipamenduak erabiltzeko.
3. gaia.–Mantentze-lanak iturgintza, berokuntza eta aire-girotze instalazioetan: materialak, iturgintzako hodientzako, saneamendurako eta berokuntzarako; sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak; berokuntza zirkuituak: osagaiak, zirkuituak airez betetzea eta purgatzea; galdara gela eta horren osagai bereziak; aire-girotze gela eta horren osagai bereziak.
4. gaia–Ur instalazioak. Biltegien eta sareen kontrola eta mantentze-lanak. Honako hauek ezagutzea: uren ponpaketa, iragazkiak eta gai zuzentzaileen dosifikatzaileak.
5. gaia.–Eraikinetako banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak eta diferentzialak.
6. gaia.–Oinarrizko argi zirkuituak: zirkuituak, etengailuak, kommutadoreak, entxufe oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.
7. gaia.–Zurgintzako oinarrizko lanak: ate-leihoak doitzea, sarrailak, sarraila-zilindroak eta pertsianak.
8. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze-makineriaren oinarrizko maneiuari buruzko ezagutza.
9. gaia.–Pintura. Motak, produktuak, erremintak eta aplikazioa.
Kirol instalazioen higiene eta osasun baldintzei eta legionellaren kontrolari buruzko indarreko legeria:
Nafarroako araudia.
10. gaia.–6/2022 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Foru Komunitateko igerilekuen higiene, osasun eta segurtasun baldintzak ezartzen dituen urriaren 24ko 86/2018 Foru Dekretua aldatzen duena.
11. gaia.–86/2018 Foru Dekretua, urriaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitateko igerilekuek bete beharreko higiene eta osasun baldintzak eta segurtasun baldintzak ezartzen dituena.
12. gaia.–Tabakoaren Legearen aplikazioa igerilekuetan (abenduaren 30eko 42/2010 Legea).
13. gaia.–105/1999 Foru Dekretua, apirilaren 12koa, hondakin urak isurtzeagatik sor daitezkeen kalteak saihesteko, igerilekuek eta ura edangarri bihurtzeko tratamendurako instalazioek bete behar dituzten kondizio teknikoak ezartzen dituena.
Estatuko araudia.
14. gaia.–742/2013 Errege Dekretua, irailaren 27koa, igerilekuen irizpide tekniko-sanitarioak ezartzen dituena.
15. gaia.–487/2022 Errege Dekretua, ekainaren 21ekoa, legionellosia prebenitzeko eta kontrolatzeko osasun baldintzak ezartzen dituena.
16. gaia.–656/2017 Errege Dekretua, ekainaren 23koa, Produktu kimikoak biltegiratzeko erregelamendua eta bere jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena.
17. gaia.–178/2021 Errege Dekretua, martxoaren 23koa, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretua aldatzen duena.
18. gaia.–Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko udal ordenantza.
III. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA
a) Laneko esperientzia, 14,65 puntu gehienez.
Mantentze-lanak egin izanagatik kirol-instalazioetan, enpresa pribatu edo administrazio publiko baten zerbitzura: 2 puntu, urte oso bakoitzeko.
Aurreko paragrafoan adierazitakoen bestelako mantentze-lanak egin izanagatik, enpreesa pribatu edo administrazio publiko baten zerbitzura: 1 puntu, urte oso bakoitzeko. Gehienez ere, 8 puntu.
Urtebetetik beherako lanaldiak hainbanatu eginen dira, modu proportzionalean. Laneko eskarmentua frogatuko da honako hauek aurkeztuz: enpresa edo administrazio kontratatzailearen ziurtagiria, lan-bizitza gehituta.
Enpresa edo administrazio kontratatzailearen ziurtagirietan, honako hauek jaso beharko dira: kategoria profesionala, lanaldi mota (lanaldi partzialak izanez gero, portzentajea edo ordu kopurua zehaztuta) eta lan egindako denboraren hasiera eta amaiera data zehatzak.
Laneko eskarmentua baloratzeko oharrak:
1. Soilik baloratuko dira eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik gauzatu diren merezimenduak.
2. Data beretan bi kontratu edo gehiago egon badira, izangaiari puntu gehien ematen diona baloratuko da soilik.
b) Kirol instalazioetako eta/edo etxeko ur beroa duten instalazioetako mantentze-lanarekin zuzenean ikusteko duten prestakuntza osagarriagatik, gehienez ere 13,25 puntu, baremo honi jarraikiz:
–SEA 492_2 profesionaltasun-ziurtagiria (Mikroorganismo kaltegarriak ugaritzeko eta aerosolen bidez hedatzeko gai diren instalazioen higiene eta osasun arloko mantentze-lanak). 2,25 puntu.
–SEA 757_2 profesionaltasun-ziurtagiria (Igerilekuetako eta bestelako ur instalazioetako mantentze-lanak). 2 puntu.
–Kirol instalazioetako eta/edo etxeko ur beroa duten instalazioetako mantentze-lanarekin lotutako prestakuntza ekintza bakoitzeko:
- 20 ordutik beherakoak: 0,5 puntu. 1,5 puntu, gehienez.
- 20 ordukoak eta hortik gorakoak, 40 ordura iritsi gabe: 1 puntu. 2 puntu, gehienez.
- 40 ordukoak eta hortik gorakoak, 100 ordura iritsi gabe: 1,25 puntu. 2,5 puntu, gehienez.
- 100 ordukoak eta hortik gorakoak: 1,5 puntu. 3 puntu, gehienez.
Iragarkiaren kodea: L2514354
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
