2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Larragako Udalak, 2025eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen Larragako udal-mugarteko balorazio txostena berrikustea.
Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak edo alegazioak aurkez ditzaten.
Larragan, 2025eko azaroaren 3an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2514407