1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3229/2025 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita plazak bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1281/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Plaza horiek ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileenak zeuden. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 2142/2025 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko uztailaren 31n), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu zen.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 10eko 2978/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak zehaztu ziren, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun balioduneko epea ireki zen plaza hutsak aukeratzeko.
Plaza hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, lehiakide bakar batek ere ez du plazarik aukeratu. Hortaz, bidezkoa da deialdiko plazak bete gabe uztea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deklaratzea plazak bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, lehiakide bakar batek ere ez baitu plazarik aukeratu.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko azaroaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2514439