233. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1260E/2025 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Sustrai Erakuntza Fundazioari (IFZa: G71033138) aitortzen baitzaio ingurumen mezenasgoari aplikatu beharreko zerga-araubidea. Araubide hori ezarrita dago fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginean, maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako horretan.

2025eko abuztuaren 1ean, Sustrai Erakuntza Fundazioak ingurumen mezenasgoaren zerga-araubidea eskuratzeko eta mantentzeko eskaera aurkeztu zuen, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren 38. artikuluan ezarritakoaren babesean (maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).

Testu bategin horren 36.etik 38.era bitarteko artikuluetan xedatutakoaren arabera, ingurumen mezenasgotzat hartuko da parte-hartze pribatua izatea ingurumenaren arloan eskumena duen departamentutik araubide horren nahitaezko aitorpena lortu duten erakundeen finantzaketan. Mota horretako mezenasgoa bi eratara egiten ahalko da: a) Inter vivos dohaintzak, ezeztaezinak, garbiak eta sinpleak. b) Lankidetza-hitzarmenak, zeinen bidez laguntza ekonomikoa –edo balorazio ekonomikoa izan dezakeen laguntza– jasotzen duen erakundeak konpromisoa hartzen baitu, idatziz, kolaboratzaileak jarduera horietan parte hartu duela zabaltzeko, edozein bitarteko erabiliz.

Araubide hori aitortzeak testu bateginaren II. tituluan arautzen diren pizgarri fiskalak ematen dizkie erakundearen aldeko dohaintzak eta laguntzak ematen dituztenei.

Arau horren arabera, ingurumen mezenasgoaren onuradun izaten ahalko dira honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

a) Irabazi-asmorik gabeko entitatea izatea.

b) Bere xedeen artean jasota edukitzea naturaren kontserbazioa eta ingurumenaren babesa, ingurumen hezkuntza, ingurumen arloko boluntariotza, klima aldaketaren aurkako borroka edo energia-trantsizioa.

c) Aipatutako arlo horietako batean jardun izana Nafarroan, hurrengo artikuluan aipatzen den eskaera aurkeztu aurreko 4 urteetan.

d) Jasotako errenta eta diru-sarreren ehuneko 70 edo gehiago, horiek eskuratzeko gastuak kendu ondoren, interes orokorreko helburuetara bideratzea, eta gainerakoa ondare zuzkidura edo erreserbak handitzera bideratzea, horiek eskuratu eta 4 urteko epean, gehienez ere.

e) Dirulaguntza publikoen entitate onuradunei ezarritako gardentasun betebeharrak betetzea.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak egindako aldeko txosten juridikoa aztertu da.

Fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren 38.3 artikuluak esleitzen didan eskumena erabiliz (testu bategin hori maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen),

EBAZTEN DUT:

1. Sustrai Erakuntza Fundazioari (IFZa: G71033138) aitortzea ingurumen mezenasgoari aplikatu beharreko zerga-araubidea, zeina ezarrita baitago fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginean, maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako horretan.

2. Araubide horretan jarraitzeko, Fundazioak hartan segitzeko eskaera aurkeztu beharko du zuzendaritza nagusi honetan, dagokion dokumentazioarekin batera, urte bakoitzeko lehen zortzi hilabeteen barruan, aipatutako testu bateginaren 38.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

3. Ebazpen hau Sustrai Erakuntza Fundazioari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Gobernuaren Idazkaritzako, Erakundeekiko Harremanetako eta Araugintzako Zerbitzuari eta Nafarroako Foru Ogasuneko Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko azaroaren 5ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2514517