2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LODOSA
Deialdia, oposizio bidez izangaien zerrenda bat eratzeko, aldi baterako kontratazio bidez arkitekto teknikoaren lanpostuan aritzeko (B maila), Lodosako Udalean sortzen diren beharrei aldi baterako erantzutearren
Alkatetzaren 2025eko azaroaren 13ko ebazpen baten bidez, oinarriak eta deialdia onetsi ziren oposizio bidez izangaien zerrenda bat eratzeko, aldi baterako kontratazio bidez arkitekto teknikoaren lanpostuan aritzeko (B maila), Lodosako Udalean sortzen diren beharrei aldi baterako erantzutearren. Hala bada, eskabideak aurkezteko epea irekitzen da, 10 egun baliodunekoa, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Hautapen prozesu hori honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.
Deialdia gobernatuko duten oinarri arautzaileak Lodosako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira (lodosa.sedeelectronica.es), honako atal honetan: Gardentasun ataria / 1. Erakundea / 1.7 Langileak / 1.7.2 Lan publikoaren eskaintza / 2025 / Abian diren hautapen prozesuak.
Deialdi honen gaineko hurrengo iragarkiak, oinarrien arabera beharrezkoak direnean, Udal honen egoitza elektronikoan emanen dira argitara (lodosa.sedeelectronica.es), honako atal honetan: Gardentasun ataria / 1. Erakundea / 1.7 Langileak / 1.7.2 Lan publikoaren eskaintza / 2025 / Abian diren hautapen prozesuak.
Lodosan, 2025eko azaroaren 13an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.
Iragarkiaren kodea: L2515021