233. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Taxi lizentzia ematea udalerrirako

Goizuetako Udalak, 2025eko uztailaren 29ko osoko bilkuran, deialdi bat onetsi zuen, bi taxi lizentzia lehiaketa bidez emateko, Goizuetako udal-mugartean hiri-zerbitzua emateko.

Deialdi hori, oinarriekin batera, 2025eko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18an.

Bukaturik eskabideak aurkezteko eman zen epea, Balorazio Batzordeak aho batez erabaki zuen lizentzia baten adjudikazio proposamena egitea aurkeztu zen proposamen bakarraren alde.

Alkatetzaren 2025eko irailaren 26ko ebazpen bidez, erabaki zen lizentzia baten behin-behineko esleipena egitea aurkeztu zen proposamen bakarraren alde, eta bigarren lizentzia hutsik deklaratzea.

Behin behineko esleipendunak epe barnean aurkeztu zuen behar zen dokumentazio guztia, frogatzeko bazeukala zerbitzurako ibilgailu egokia eta betetzen zituela deialdian eskatzen ziren gainerako baldintzak.

Ondorioz, Alkatetzaren 2025eko urriaren 14ko ebazpen bidez, erabaki zen lizentzia bat ematea, behin betikoz, Ceferino Apecechea Elizalderi, Goizuetako udal-mugartean hiriko taxi-zerbitzua eman dezan, eta bigarren lizentzia hutsik deklaratzea.

Agintzen da hori guztia argitara dadila Nafarroako Aldizkari ofizialean, behar diren legezko ondorioak izan ditzan. Aditzera eman behar da, orobat, lizentzia emateko ebazpenak amaiera ematen diola administrazio bideari, eta haren aurka jartzen ahalko direla honako errekurtso hauek: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean; berraztertzeko errekurtsoa, aurretiaz eta hautara, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean.

Goizuetan, 2025eko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2514375