2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Deialdia, 2025ean kultura-, kirol- eta jai-jarduerak egiteko dirulaguntzena. Laburpena
DDBN (Identif.): 867432.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/867432).
1.–Xedea.
Deialdi honen xedea da 2025ean kultura-, kirol- eta jai-jarduerak egin dituzten Antsoaingo erakundeen ekintzak eta jarduerak sustatzeko eta babesteko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea.
2.–Laguntzak eskatzeko betekizunak.
Pertsona juridikoak izatea, legez eratuak eta Antsoaingo Elkarteen Udal Erregistroan edo Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan inskribatuak, eta dokumentazio eguneratua edukitzea.
Irabazi-asmorik ez izatea.
Egoitza soziala eta fiskala Antsoaingo udalerrian izatea.
Antsoaingo udalerrian garatzea kultura-, kirol- edo jai-jarduerak eta diruz lagunduko diren proiektuak.
Salbuespen gisa, egoitza fiskala edo soziala Antsoainen ez duten eta legez eratuta dauden entitate, elkarte edo erakundeen proiektuak baloratuko dira, betiere diruz lagunduko diren proiektuak Antsoaingo udal-mugartean garatzen badira.
Nafarroako Gobernuarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak eta Antsoaingo Udalarekikoak egunean izatea.
Antsoaingo udalerrian aplikatzekoa den araudi guztia betetzea.
3.–Eskabidea eta justifikazio-memoria aurkezteko epea eta lekua.
Eskabidea eta justifikazio-memoria aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Deialdi honetarako ezarritako eskaera-aldia amaitu ondoren garatuko diren jarduerak gainerako jarduerekin batera eskatu beharko dira, baina horien gastuak 2026ko urtarrilaren 15era arte justifikatu ahal izango dira.
Epe horiek luzaezinak izango dira.
Deialdi publiko hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitaratuko da, eta horren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Erakunde interesdunek honako bitarteko hauek erabiliz aurkeztu beharko dute eskabidea, beteta:
–Modu telematikoan, udalaren egoitza elektronikoaren bidez: https://sedeelectronica.ansoain.es.
–Aurrez aurre, Antsoaingo Udalaren bulegoetan (Udaletxe plaza 1, Antsoain), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.
Antsoainen, 2025eko azaroaren 7an.–Alkatea, Marta Diez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2514670