233. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

Ordenantza fiskala, arautzen duena hiri hondakinak lekuz aldatu, sailkatu, tratatu, balioztatu eta, behar izanez gero, deuseztatzeko zerbitzuaren tasa. Hasierako onespena

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeak, 2025eko azaroaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau: Ordenantza fiskala, arautzen duena hiri hondakinak lekuz aldatu, sailkatu, tratatu, balioztatu eta, behar izanez gero, deuseztatzeko zerbitzuaren tasa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iragan bada eta inork ez badu erreklamaziorik egin, behin betiko onetsitzat joko da, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Iruñean, 2025eko azaroaren 13ean.–Partzuergoko burua, Oscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: L2515032